argia.eus
INPRIMATU
Hamar atxilotu “Euskaldunon Egunkaria”ren aurkako operazioan
2003ko otsailaren 20a
Entzutegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen agindupean "Euskaldunon Egunkaria" miatu du bart Guardia Zibilak. ETAri laguntza ematea leporatu diote "Euskaldunon Egunkariari" eta egoitza guztiak itxi dituzte. Oraingoz hamar dira polizia operazio honetan atxilotu dituztenak: Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, IƱaki Uria, Xabier Oleaga, Pello Zubiria (ARGIA astekariko zuzendaritzaren albokoa eta "Euskaldunon Egunkariako" lehen zuzendaria), Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goya, Txema Auzmendi eta Inma Gomila. Hainbat atxiloturen egungo lantokiak (Ikastolen Elkarteko Donostiako egoitza, Jakin aldizkaria eta ARGIAren Lasarte-Oriako egoitza) ere miatu dituzte. ARGIAko komunikatua.