argia.eus
INPRIMATU
Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan
  • Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".

Jon Fernández González 2025eko abuztuaren 18a
Bilboko aste nagusiko txosnagunea. Orain.eus

Bilboko Aste Nagusiko lehenengo gauean, abuztuaren 16an, indarkeria matxista leporatuta bi pertsona atxilotu dituzte, beste bat ukitu sexistengatik, eta azken bati "biolentzia domestikoa" egotzi diote. Jaietako bigarren gauean sexu erasoak leporatuta bi pertsona atxilotu dituzte, Bilbo Herri Irratiak zabaldutako informazioaren arabera.

"Polizia gehiago, segurtasun handiagoa", Bilboko alkatearen hitzetan

Juan Mari Aburto alkateak azpimarratu du segurtasuna dela herritarren "kezkarik handiena", eta Aste Nagusian Poliziaren presentzia indartuko duela azaldu du. Baikor agertu da jende gehiago atxilotu dutelako iazko jaiekin alderatuta.