Hamaika urteren ostean Karmele Barañainera itzuliko da


2016ko otsailaren 09an - 14:24

11 urte pasa dira jada zorigaiztoko bidaia horretatik. 11 urte sakabanaketa politikak Karmele erail zuenetik. Eta 11 urte hauetan gure herrian hamaika gertakizun egon diren arren ez da errekonozimendurako lekurik egon. Gertatutakoak zauri sakona utzi zuen senide, lagun zein herritarrengan. Eta zauri horri odola borborka dario oraindik orain.

Karmele ez da berriro gure artean egongo. Ezingo dugu bere ahotsa entzun, ezta bere irribarreaz gozatu. Heriotzak ez du atzera bueltarik. Pertsona batek uzten duen hutsunea ezin da ordezkatu. Baina jakin badakigu herri honetan irekitako zauriaren sakontasuna ez dela pertsonak utzitako hutsunearengatik soilik. Karmeleren heriotza auto istripu bat bakarrik izan ez zen bezala. Karmele eta Jose Luis mendeku politika baten ondorioz zeuden errepide horretan eta horren aitortza da zauria sendatzeko merkromina. Memoria eta errekonozimendua dira botika.

11 urte hauetan ekimen ugari egon dira Barañainen Karmeleri gertatutakoa ahaztu ez dadin, memoriaren liburuan idatzia gera dadin. Ordea oztopoak ugariak izan dira eta Karmele gure herriko kaleetatik ezabatzen saiatu dira behin eta berriz. Baina bihotzetatik ezabatzen ez dena nekez desagerrarazi daiteke, eta pankartak, kartelak, zuhaitzak, oroigarriak suntsitzen saiatu diren arren, oroimenaren magiak berriro itzuli ditu kaleetara. 11 urte, hamaika ekimen. Memoriaren bidean ale txiki bezain handiak. Ordea, gertutakoaren aldarria ezin da soilik Barañaingo kaleetan geratu, ezin da oroigarria kendu-jarri gerra batean geratu, herri honen errelatoaren parte izan behar du eta horretarako urrats berriak ematea ezinbestekoa da. Memoria eta errekonozimendua beharrezkoak dira.

Bidea ibiliaz egiten da eta memoria zein aitortzaren bide horretan urrats berri bat ematera goaz datorren Otsailaren 18an. Behingoz, Karmeleri merezi duen omenaldia egingo zaio Barañainen. 11 urteren ostean, Karmele Barañainera itzuliko da. Eta oraingoan geratzeko itzuliko da. Gertatutako guztia Barañainen bere lekua izango du eta hurrengo belaunaldiek herri honek bizi duen gatazkaren ondorioz hil zen Karmeleri gertatutakoa ezagutuko dute.  Hori da Karmeleri egin diezaiokegun omenaldirik onena. Karmele, Ekain, Jose Luis, merezi duzue, herri honek memoria, egia eta aitortza zor dizue.

 

Amelia Albizu Ganuza eta Itziar Urra Larrion

(Karmele Gogoan Herri Ekimena)

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude