Hamaika hizki, hamaika eragile eta hizkuntza ohiturak aldatzea helburu

  • Arrasateko euskalgintzako norbanako eta eragileak batzen dituen Geike ekimenak bideoa kaleratu du Euskaraldia dela-eta. Hainbat bidelagun izango ditu Arrasateko Euskaraldiak eta hori definitzeko egin dute bideoa elkarlanean, Goienaren laguntzaz. "Ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko sortua izan den Euskaraldiak ariketa sozial erraldoia du helburu", diote.

Goiena @goiena
2018ko maiatzaren 17a

Bideoan, AEK, EHE, Txatxilipurdi, Ekin, AED, Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasate Herri Eskola, MU, Emun, Goiena eta Arrasate Institutuak hartu dute parte.

AhoBizi edo BelarriPrest izateko gonbidapena luzatu diete arrasatearrei: "Behin Euskaraldian izena emanda, AhoBizi edo BelarriPrest izateko aukera izango duzu. Zer da AhoBizi izatea? Ulertzen duenari euskaraz egitea, hark erdaraz erantzun arren. Ezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egitea eta hizkuntza ohiturak aldatzeko hautua egitea. Eta BelarriPrest izatea? Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian, erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut. Bidea erraztuko diot horrela, euskaraz egin nahi duenari".

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetan artxibatua: Euskaraldia

Euskaraldia kanaletik interesatuko zaizu...
Entitateen Euskaraldiaren proposamena aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak

Oraindik egin ez den 2018ko Euskaraldiak segida izango du 2019an. Orduan entitateek hartu beharko dituzte neurriak etxe barrura eta kanpora begira hizkuntza ohiturak aldatzeko. Jaurlaritzak eta Topaguneak Udaltopen aurkeztu dute orain arte diseinatutakoa.


2018-05-06 | Mikel Irizar
Gizarte aktibatua

Duela aste batzuk, pentsiodunak gai izan ziren hiriburuetako kaleak betetzeko. Aldarri argia eta zentzuzkoa landu dute, eta horren inguruan ari dira biltzen, gero eta gehiago, gero eta trinkoago. 70eko hamarkadan demokraziaren alde mugitzera ohitu ziren belaunaldiak berriro mugitzen hasi dira, eta ez dira geratuko.

Egun gutxi lehenago, emakumeen txanda izan zen. Indar erakustaldi handia egin zuten; militantziaren esparrua gaindituta, emakumeen aldarria gizarte osora zabaldu den seinale... [+]


2018-03-15 | Xabier Letona
Ilusioa sumatu da Iru˝ean egindako Euskaraldiaren aurkezpenean

Nafarroan dagoeneko hamar herritik gora dira urte amaieran Euskaraldian parte hartuko dutenak. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da ekimena Euskal Herri osoan eta hala nahi duten herritarrek eta erakundeek izango dute berau aurrera ateratzeko ardura.


2018-02-21 | ARGIA
Euskaraldian izena ematen hasi dira herriak

“11 egun euskaraz” ekimenean parte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 24an hasi zen eta apirilaren 8an bukatuko da.


2018-02-16 | Lander Arbelaitz
Asimilatu nahi gaituzte, zer egingo dugu?

Herri gisa gainera datorkigunak ez du itxura onik, nere ustez behintzat. Orain egun gutxiko albiste batzuk aipatuko ditut. Batetik, Espainian Ciudadanos alderdiak, Ibex 35aren jostailu politiko neoliberal berriak, proposatuko du legez Euskal Herrian langile publiko izateko ez dadila beharrezko izan euskara jakitea.


2018-01-24 | Joseba Alvarez
Euskaraldia, hegemoniaren bila

Euskaraldia, EAEko instituzio nagusi guztietan PSErekin gobernatzen duen PNVk Topagunearekin izenpeturiko akordio estrategikoa da, ez nik hala esaten dudako, beraiek publikoki 2017ko Udaltopean horrela aurkeztu eta definitu zutelako baizik. Eta Euskaraldia da PNVk, bere bailitzan, Gasteizko Legebiltzarrean euskalgintzaren ordezkaririk gabe aurkeztu zuen egitasmoa. Ekitaldi hartan ez zuen euskalgintzako inork parte hartu, ez Topaguneko eta ezta gainerako euskalgintzak ere. Baina zergatik egin du... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude