Hamahiru kilo galdu ditu Iņaki Bilbao presoak gose greban

  • Maiatzaren 28an hasi zuen gose greba Iñaki Bilbao presoak eta ekainaren 17an hamahiru kilo galduak zituela jakinarazi zuen bisitan joan zen lagun batek.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko ekainaren 20a
Donostian Iņaki Bilbaoren aldeko kontzentrazioa (Arg: Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua)

Iñaki Bilbaok hamar urte darama Puerto III-ko espetxean isolamendu moduloan, muturreko egoeran. Pasa den maiatzaren 22an lehenengo graduaren lehenengo fasea aplikatu zioten eta baimendua zuen komunikazio bat eten zioten. Orduan hartu zuen gose greba eta itxialdia egiteko erabakia.

Erabakia ez da ordea neurri horiei erantzuteko, “independentzia eta sozialismoaren alde” borrokatzeko baizik. “Protesta gogor honekin Alternatiba posible bakarra borroka egiten jarraitzea dela adierazi” nahi duela esan du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako mugimenduak ohar baten bidez.

Mugimenduak sostengu kanpaina du martxan eta larunbatean manifestazioa egingo dute Bilbon egoera hau salatzeko.


Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-19 | ARGIA
Ostegunean emango dute Ion Paroten baldintzapeko askatasunari buruzko epaia

Ion Parot euskal presoa baldintzapean aske uztea eskatu zuten larunbatean ehunka herritarrek Baionan. Datorren ostegunean ebatziko du Parisko Dei Auzitegiak erabakia. Epaileak eskaria onartu bazuen ere, prokuradorea ez da iritzi berekoa.  


2018-02-02 | Mikel Asurmendi
Ion Parot presoaren baldintzapeko askatasuna eskatzeko mobilizazioak iragarri dira

Ion Parot preso politikoaren baldintzapeko askatasun eskaera aspaldikoa da. Erabakia otsailaren 22an hartuko dute Frantziako auzitegiek. Kari horretara, presoen aldeko Bagoaz ekimenak Baionan elkarretaratzera deitu du.


2018-02-01 | ARGIA
Preso ohi baten amari 'Mozal legea' aplikatu diote semearen bila espetxera joateagatik

Mari Paz Casanova Mozal Legea erabiliz zigortu dute abuztuaren 24an Egoi Alberdi semea espetxetik irten behar zen egunean  atarian haren zain egoteagatik eta "komunikatu gabeko kontzentrazioa" egotzita.


2018-02-01 | Miren Osa Galdona
First accident of a relative of Basque prisoners in 2018 as a consequence of the dispersion

Susana Uribetxeberria, Basque prisoner Xabier Ugarte Villar's wife, had an accident on 27th January. It happened at dusk after she had visited her husband in prison, and while fortunately she was not hurt, this was the first accident in 2018 caused by the dispersion policy for prisoners.


2018-01-29 | Miren Osa Galdona
Susana Uribetxeberria senideak izan du 2018ko dispertsioaren ondorioz gertatutako lehen istripua

Susana Uribetxeberriak, Xabier Ugarte Villar euskal presoaren emazteak, istripua izan duela salatu du Etxeratek ohar bidez. Larunbat iluntzean izan zen ezbeharra, bisitaren ostean, eta “zorionez” inongo zauririk izan ez bazuen ere, dispertsio politiken ondorioz 2018an izandako lehen ezbeharra izan dela nabarmendu du Etxeratek.


2018-01-28 | Mikel Asurmendi
"Prozesua konplikatua da, baina modu baikorrean lantzen ari da"

Irun,1962. Hendaiako Antxeta irratiko lehendakaria da. Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzailea eta bozeramailea. Urtarrilaren 26 eta 27an foro berezia eginen dute Irungo Ficoban, iheslarien eta deportatuen egoera areago aztertzeko. Euskal presoen eskubideen alde 100.000 lagun inguru Bilbon manifestatu ostean aritu gara. Bake eta normalizazio prozesuaz, baita Frantziatik eta Espainiatik heldu diren azken berriez ere hitz egin dugu.


2018-01-28 | Saioa Baleztena
"Gizonezkoek euren egitasmo feministak sortu beharko lituzkete"

Zuzenbidean doktorea eta Antígona ikerketa taldeko zuzendaria da Encarna Bodelón (Bartzelona, 1967). “Generoa eta Berdintasuna” eta “Indarkeria matxisten” graduatu ondoko ikastaroen zuzendarikidea da eta bere ikerketa lerro nagusiak, generoa eta zuzenbidea, eta emakumeen zigor penala izan dira, bertze hainbaten artean.


2018-01-26 | Euskal Irratiak
"Hurbilketaren gaian, eskubide unibertsal bat da, eta eskubideetan ez da hierarkiarik"

Odol delituak dituzten euskal preso politikoak hurbiltzeko Euskal Herritik hurbilen diren presondegietara ez da betorik, ez eta baldintzarik Frantziako justizia ministeritzaren aldetik. Hori erran dauku Mixel Berhokoirigoin bake artisauak, bestelakorik erran bazuen ere duela zonbait egun Vincent Bru diputauak. Hurbilketa poliki-poliki eginen da preso guztien artean, eskubide unibertsala delako.


2018-01-18 | Anboto
Ramon Aldasoro preso otxandiarra aske gelditu da

Ramon Aldasoro euskal preso otxandiarra aske gelditu da gaur goizean. Etxeratek jakitera eman duenez, 20 urteko espetxe zigorra bete ostean Aldasoro kalean da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude