Hamabost urteko espetxe zigorra Sanchez, Etxebarria eta Zapirain euskal preso politikoentzat

  • Espainiako Audientzia Nazionalak 15 urteko espetxe zigorra ezarri die Saioa Sanchez, Beatriz Etxebarria eta Iñigo Zapirain euskal preso politikoei. Kaleratutako epaian, aipatutako zigorra ezartzeaz gain, epaileek torturaren praktikaren zigorgabetasuna eta zuriketa bermatzeko urrats berri bat eman dute.

Hainbat egile*
2018ko ekainaren 26a

Ekainaren 6an egin zuten epaiketa, eta bertan agerian gelditu zen tortura, militante politikoei era sistematikoan aplikatu dietena, euren onetik kanpo zeuden hainbat funtzionariok haien kabuz egindako zerbait izatetik urrun, sistema oso baten konplizitatea behar duela.

Epaiak ontzat ematen ditu Beatriz eta Iñigo atxilotu zituzten operatiboaren arduradun ziren guardia zibilen testigantzak, hau da, torturatzaileen arduradunena, eta baita ofiziozko abokatuena. Hauek ez ziren gai izan azaltzeko zergatik ez zioten Iñigori aholkatu bere buruaren eta hirugarren pertsonen aurkako deklaraziorik egin ez zezan.

Epaiak ontzat ematen du, era berean, Audientzia Nazionaleko auzi-medikuaren testigantza, defentsaren abokatuaren galderei erantzunez, Beatrizek bortxatu egin zutela kontatu zionean neurri berezirik hartu ez izana onartu baldin bazuen ere.

Epaiak ez du aintzat hartzen, ordea, psikologoek Iñigo Zapirainekin aurrera eramandako Istanbulgo Protokoloaren emaitza. Honek argiki azaltzen zuen Zapirainek torturen inguruan egindako kontakizuna erabat sinesgarria zela eta ez zuela zalantzarako tarterik uzten. Epaileek, baina, nazioarte mailan onartutako protokolo honen balioa zalantzan jarri dute.

Gure mugimenduak azpimarratu nahi du Saioa, Iñigo eta Bea, honetaz gain, beste zigor batzuk ari direla betetzen Espainiako eta Frantziako inperialismoa eta faxismoari aurre egiteagatik. Altsasukoa, Kataluniakoa, tuiteroena, artistena...

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak beste behin ere salatu nahi du epaiketa hasi aurretik esan zuen gauza berbera: “Makinaria horren parte dira poliziak, baina baita epaileak, fiskalak, epaitegietako auzi-medikuak, polizien aurrean kokiltzen diren ofiziozko abokatuak, bitarteko hauek guztiak bermatzen dituzten politikariak eta, nola ez, torturaren aldeko iritzia sortzeko ezinbestekoak diren enpresari handien komunikabideak ere".

Gure mugimenduak azpimarratu nahi du Saioa, Iñigo eta Bea, honetaz gain, beste zigor batzuk ari direla betetzen Espainiako eta Frantziako inperialismoa eta faxismoari aurre egiteagatik. Altsasukoa, Kataluniakoa, tuiteroena, artistena eta horrelako auziek jendearen sumina modu nabarmenenean azaleratu duten arren, hiru militante hauek, kartzelan dauden gainontzeko preso politikoek bezala, auzi horien arduradun zuzenen aurka borroka egiteagatik daudela benetako bizi-osorako zigor bat betetzen.

Horregatik Euskal Herriari amnistiaren aldeko borrokan buru-belarri murgiltzeko deia egin nahi diogu, zapalkuntza nazionala eta soziala pairatzen dugun bitartean errepresaliatu politikoak egoten jarraituko dutelako, eta errepresaliatu politiko bakarra gelditzen den bitartean ez delako bakerik egongo. Gudariak direlako amnistia!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Euskal preso politikoak

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Indar aurrerakoien borroka Latinoamerikan

Latinoamerikako bataila gogorra izaten ari da. Inflexio puntua, Lula da Silvak azaldu bezala, 2009an gertatu zen Barack Obamak kargua hartu zuen unean: “Brasilekiko harremanetan George W. Bush eta Condoleezza Rice askoz ere demokratagoak izan ziren Obama eta Hillary Clinton baino”. Obamak, 2009ko ekainaren 28an, kargua hartu eta sei hilabetetara, Hondurasko estatu kolpe militarra babestu zuen. Ondoren, hainbat herrialdetan esku-hartze edota desegonkortze estrategia anizkoitzak jarri... [+]


Migrazioak eta garapena? Win-win eszenatokia posible ote?

Azken aste hauetan, berriz ere, migrazioei loturiko gaiek indarra hartu dute agenda politiko europarrean. Hartu behar diren neurrien artean migrazio guneak diren lurraldeen garapena bultzatu behar dela entzun da behin baino gehiagotan. Horrela, fluxuak baretzeko –baina ez hori bakarrik– migratzaileek beraiek garapen hori bultzatu dezaketela azpimarratzen da. Bitxia bada ere, diskurtso hori migrazioen inguruko eztabaidan kokatzen diren muturretan entzun dezakegu. Frantziako Fronte... [+]


2018-07-22 | Edu Zelaieta Anta
Gol mundiala

Bukatu da, ederra kostata hori bai, munduko futbol txapelketa. Gauzak zer diren, baina, munduko txapelketaren ondotik ikusi dut nik gol mundial bat, telefono konpainia baten kaleko iragarki batean. Jokalaririk edota belarrik ez bazegoen ere, marketinaren gol bikaina iruditu zait, erretorika saltzaileak maite dituen letra handitan, gazteak erakartzeko asmoz: “Gu gara beti konektatuta egoten direnak”.

Konpainiak “eskaintzen” duen produktua gehiago saldu nahian,... [+]


2018-07-22 | Irati Elorrieta
Lorategi birtualak

Txakurrak jabearen antza izaten du. Lorategiak ere bai. Batek atzeko patio batean, zementu artean, pintura poteak, baldeak, tinak asto-kakaz bete ditu eta kalabaza, tomate, kaputxinak, kolore askotariko loreak nahasian landatu ditu. Alboko patiotik bereizten duen hesiaren beste aldean, terraza minimalista batean, etzaulki bat, liburu bat mahaitxo gainean. Auzokoak zeramikazko lorontzi erraldoi batean sartu du, pintatu egin duela dirudi, kaktus erraldoi bat. Besoak bihurrituta ditu landareak,... [+]


Fauna publikoa
Kanpolarrosa festival

Asteburu osoa pasa dut BBK Live jaialdiaren txioak ikusten festibalaren kontu ofizialean eta, dirudienez, Euskaraldiarekin gure hizkuntza normalizatzeko sortzen ari den kolorinetako kontsentsua ez da Kobetamendira iritsi.


2018-07-16 | Iñaki Etaio
Iruñeko zezenketak: momentua heltzen ari da

Zezenketak debekatzeko borroka luzea bada ere, ez dago zalantzarik sanferminetan ere gero eta protagonismo gehiago hartzen ari dela. Eztabaidan, maiz entzuten eta irakurtzen da zezenketen kontrako jarrera bultzatzen dutenak nagusiki kanpokoak direla, hori pisuzko argudioa izango balitz bezala.


2018-07-15 | Jon Alonso
German 40 urte

Ez  dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.

Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat zalantzarik; izan ere urtea emankorra izan da, eta makina bat ekitaldi, mota askotako, egin izan dira urtean zehar azken omenaldi hau arrakastatsua izan dadin; ez alferrik, prestaketa lanak duela urte eta erdi hasi ziren,... [+]


Besaulkiko tronutik

Ezkerrekoak gara, langileak. Tira, langileak bai, baina klase ertainekoak. Hori bai, kontsumitzen dugunean, kapitalista gara. Lanegun luze baten ostean, hozkailua ireki eta ganorazko afaririk prestatzeko ezertxo ez. Gaur ere astirik ez dugu izan erosketak egiteko. Auzoko denda txikiak goizegi ixten dituzte eta!

Eskuko telefonoa hartu eta errazena egingo dugu. Astea gogorra egiten ari da eta hainbeste lan egin ostean... delivery bat eskatuko dugu. Zerk tentatzen nau gehien? Zer arraio,... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude