Hamabi raperori bina urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak

  • La Insurgencia kolektiboko kideak dira hamabi raperoak. Euren abestietan “terrorismoari gorazarre” egiteagatik zigortu ditu auzitegiak. Errekurtsoa jarriko dute Auzitegi Gorenean.

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko abenduaren 06a

Bi urte eta egun bateko kartzela zigorra, 4.800 euroko isuna eta bederatzi urteko inhabilitazioa. Hamabi raperok Auzitegi Nazionalean jaso berri duten zigorra da. Abeslariak dira hamabiak, La Insurgencia kolektiboko kideak. Epailearen arabera “terrorismoari gorazarre” egiten dioten abeslariak. Abenduaren 5ean –adierazpen askatasunerako eskubidea jasota daukan konstituzioaren ospakizunaren bezperan– jaso dute zigorra.

Fiskaltzak egindako zigor eskaera bere egin du epaileak, eskatutako guztiak osorik onartu baititu. José Perals fiskalak egin zuen zigor eskaera, Altsasuko gazteentzat 375 urteko kartzela zigorra eskatu zuen berberak. Orain, Auzitegi Gorenean errekurtsoa aurkeztuko dute zigortuek. Gorenak ez balu errekurtsoa onartuko, hamabiak espetxera sartuko lirateke.

La Insurgenciako kideen ustez Fiskaltzak euren hitzak kontesturik gabe aurkeztu ditu, “letrak osorik irakurri beharko lituzkete, ez esaldi soilak”, diote gazteek. Monarkia, Gobernua edota sistemaren aurkako mezuak igorri ohi dituzte euren abestietan.

Kanal honetan artxibatua: Adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-11 | Baleike
Adierazpen askatasunaren mugei buruzko eztabaida Gipuzkoako Batzar Nagusietara eraman du Kalea Guztiona Da-k

Gipuzkoako Batzar Nagusietaraino iritsi da Zumaian kartel, pankarta, hormairudi eta abarren inguruan dagoen eztabaida. Kalea Guztiona Da kolektiboak izan zuen agerraldia egiteko aukera azaroaren 29an, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Batzordean. Azalpenak eman ondoren, alderdien galderak eta iritziak jaso zituzten. Adierazpen askatasunaren mugen inguruko eztabaida aberasgarria osatu zuten denen artean. Hona ekarri ditugun hiru bideoetan daukazue saioak eman zuena.


2017-12-03 | Axier Lopez
Agur eta ohore adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasunaren mugei buruzko eztabaida gosea baino zaharragoa da. Ezin konta ahala iritzi daude, gaia filosofiaren mailaraino eramanez. Espainiako erregimenean, ordea, ez dago zalantzarako tarterik. PPren eskutik, arauz –Mozal Legeak– eta epaiz josten ari da autozentsura ideologikoa. Gurpil errepresiboaren azken itzuliak Andeka Jurado harrapatu du: Twitterren bertxiotzeagatik lehen zigortua da.


2017-11-29 | Miren Osa Galdona
930 kazetari hil dituzte hamar urtean munduan

2006tik 2016ra bitartean 930 kazetari hil dituzte mundu mailan Unescoren arabera. Bataz beste, astero bi kazetari hiltzen dituzte adierazpen askatasunaren aurkako indarkeriaren ondorioz. Hilketa gehienak ez dira ikertzen eta hamar kasutatik bat baino ez da iristen epaitegietara.


2017-11-29 | ARGIA
Blogari bat espetxeratu dute Vietnamen, istripu kimiko baten berri emateagatik

22 urteko blogari bati zazpi urteko espetxe zigorra jarri diote iaz Vietnamgo kostaldea kutsatu zuen ihes kimiko baten berri emateagatik, Democracy Now-k jaso duenez.


2017-11-28 | Axier Lopez
Agur eta ohore adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasunaren mugei buruzko eztabaida gosea baino zaharragoa da. Ezin konta ahala iritzi daude, gaia filosofiaren mailaraino eramanez. Espainiako erregimenean, ordea, ez dago zalantzarako tarterik. PPren eskutik, arauz –Mozal Legeak– eta epaiz josten ari da autozentsura ideologikoa. Gurpil errepresiboaren azken itzuliak Andeka Jurado harrapatu du: Twitterren bertxiotzeagatik lehen zigortua da.


2017-11-24 | ARGIA
Pertsona bat atxilotu dute Bartzelonan Maza fiskal ohiaren heriotzaren harira idatzitako txioengatik

Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak zabaldu berria, twitter bidez. Bartzelonan herritar bat atxilotu dute José Manuel Maza Espainiako Fiskal nagusiaren heriotza "ospatu" izanagatik sare sozialetan.


2017-11-22 | ARGIA
La Haineko 'Boro' kazetariaren aldeko elkartasun kanpaina abiarazi dute

Azaroaren 30ean egitekoa da Espainiako Auzitegi Nazionalean Armiarma operazioaren barruan auzipetutako Boro kazetariaren aurkako epaiketa. Haren aldeko elkartasun kanpaina hasi da Twitterren, #AplastaLaAraña (Zanpatu armiarma) etiketarekin. Urtebete eta zortzi hilabeteko espetxealdia eskatu du fiskaltzak La Haine eta Kaos en la Red-eko kazetariarentzat.


2017-11-22 | Miren Osa Galdona
Facebookek LGTBI tematikako galizierazko film bat zentsuratu duela salatu dute

Nove de Novembro filma LGBTI tematika erdigunean jartzen duen lehen pelikula luze galiziarra da. Trailerra Facebook bidez zabaltzerako orduan, edukia zentsuratu dietela salatu du Lazaro Louzao zuzendariak. Facebookek dio bideoak ez dituela betetzen sare sozialak eskatzen dituzten irizpideak.


2017-11-22 | Miren Osa Galdona
Bi urteko kartzela zigorra eskatzen diote youtuber bati GRAPOko kide ohiak elkarrizketatzeagatik

Bi urteko espetxealdia eta 2.000 euroko isuna eskatzen ditu Espainiako Fiskaltzak Alex Garcia 23 urteko youtuberrarentzat. Joan den uztailean deklaratu zuen Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goraipatzea leporatzen diote.


Satorren herriko bromak

Ados, ez dagoela ondo erremateko mazoa jaso duenaz trufatzea. Baina ezer baino lehen, esan behar da broma guztiak ez direla berdin jujatzen, ez baita moral kontua, botere-afera baizik.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude