Hamabi rapero epaitzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionala abestien letrengatik

  • La Insurgencia izeneko rapero taldea epaitzen ari da Auzitegi Nazionala. Bina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak rapero bakoitzarentzat.


2017ko azaroaren 02an - 12:33

La Insurgencia kolektiboak 3.300 jarraitzaile ditu bere Youtube kontuan. Kontu hau erabiltzen dute, euren abestiak zabaltzeko. Sareratu dituzten abesti horiengatik ari dira epaitzen Auzitegi Nazionalean hamabi abeslari.

Poliziaren bortizkeria, sistema judiziala eta alderdi politikoen aurkako mezuak igorri ohi dituzte abestietan. Poliziaren arabera biolentzia eta GRAPOren gisako “antolakunde terroristak” goraipatzen dituzte. Horregatik, iaz Espainiako Estatuan kolektibo honen aurkako polizia operazioa egin zuten. 2016ko azaroan deitu zituen deklaratzera Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, baina uko egin zioten deklaratzeari.  

La Insurgencia kolektiboak salatu du Espainiako Gobernua dinamika errepresiboa handitzen ari dela, “sistemaren aurkako antolakunde, artista eta militanteen aurka”.  Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart jarri dituzte horren adibide gisa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude