argia.eus
INPRIMATU
“Half Moon” eta “Mon fils à moi” filmek irabazi dute Urrezko Maskorra

2006ko urriaren 02a

Bahman Gobadi zuzendari kurduaren Half Moon eta Martial Fougeron frantziarraren Mon fils à moi filmek jaso dute aurtengo Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko film onenarentzako Urrezko Maskorra. Juan Diegok eta Nathalie Bayek irabazi dituzte gizonezko eta emakumezko aktore onenari ematen zaizkien Zilarrezko Maskorrak eta zuzendari onenari ematen zaion izen bereko saria berriz, Tom Dicillok irabazi du.  Antolatzaileek 54. edizioaren balorazio baikorra egin dute.