Euskara hutsezko irrati katea abiatuko du Gasteizko Hala Bedik 28an

  • Gasteizko Hala Bedi irrati libreak euskara hutsezko katea abiatuko du larunbatean, hilak 28. FMko 88.8 frekuentzian izango da entzungai.

ARGIA @argia
2013ko abenduaren 26a

Estreinako saioa "kaletik bertatik" egingo dute, 12:00etatik aurrera Faroloian. “Teatralizatutako emisioa” egingo dute, Hala Bediren lehen irratsaioaren remake moduko bat, irratiko kideek azaldu dutenez.

Egoera egonkortzea eta legeztatzea xede

Proiektu berri honen jatorria 2011n Eusko Jaurlaritzak irrati lizentziak banatzeko lehiaketan aurki dezakegu. Gasteizen banatu behar ziren hamar lizentzietatik hiru euskara hutsezko irratientzat izango ziren, baina arlo horretan aurkezpenik egon ezean, gaztelaniazko irratiek jasoko zituzten. Hurrengo hamabost urteetan euskarazko irratirik gabeko panorama saihesteko, euskara hutsezko irratiaren proiektua aurkeztu zuten elkarte baten bitartez. Lizentzia lortu zuten, baina Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek irregulartasunez jositako prozesua deuseztatu zuten. Lizentzien lehiaketa hasieratik iruzurra izan zela salatzen duen arren, aurrera begira Iñaki Ziarsolo irratiko kideak uste du irrati libre askok argi utzi duela zein den beraien nahia: egoera alegala utzi eta “euren egoera egonkortzea eta legeztatzea”. Jadanik ez dago legearen barruan egon nahi ez dutela esateko aitzakiarik.

Hala Bediren 30. urteurrenaren harira ARGIAn plazaratutako erreportajerako egin diogu elkarrizteka Ziarsolori. Bere hitzetan, “Hala Bedi beste irrati libre askotatik bereizi da, urte hauetan mantentzeaz gain, garai berrietara egokitzen jakin duelako. 80ko hamarkadan jende eta indar nahikoa zegoen zailtasunak jasateko, baina 90eko hamarkadan krisia egon zen: irratian zortzi lagun inguru baino ez zeuden eta behin baino gehiagotan ixtea pentsatu zen. Orduan, erabaki egokiak hartu ziren irratia indartu eta garai berrietara egokitzeko. Edonork parte hartzeko moduko irratia egitea erabaki zen, eta nik uste horrek salbatu zuela Hala Bedi”.

Kanal honetan artxibatua: Hala Bedi

Hala Bedi kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-01 | Hala Bedi
Entzun 'OkupaTUGasteiz' abestia, Ekaitz Samaniegoren letrarekin

Abestiaren basea Dj Lorok egin du eta ahotsetan Arabako zenbait musikarik parte hartu dute, Ekaitz Samaniego gasteizko preso politikoaren letrekin. Bestalde, urriaren 6ko egun handirako beroketa-lanak egiteko, jaialdia egingo dute ekainaren 10ean Gaztetxean, DJ lokalekin lagunduta.


Gala Bedi sari banaketa
Utopiari esker

Gala Bedi sari banaketaren kronika. Maiatzaren 18an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.


Utopiari esker

Gala Bedi sari banaketaren kronika. Maiatzaren 18an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.


2018-04-25 | ARGIA
Mozal Legea indargabetzeko exijitu dute Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean

Hala Bedi, Eleak/Libre eta Kaleratzeak Stop Araba Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean izan dira apirilaren 25ean. Alderdi politiko guztietako ordezkarien aurrean, Mozal Legea indargabetzeko exijitu dute beste behin, baita Mikel Saenz de Buruaga kazetariari ezarritako isuna bertan behera uzteko ere.


2018-04-18 | ARGIA
Hala Bedik auzitara eramango du Eusko Jaurlaritza, kazetari bati Mozal Legea ezartzeagatik

Ia urtebeteko prozesuaren ostean, Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetariari ezarritako isuna berretsi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak: Herritarren Segurtasunerako Legea aplikatu zioten kazetariari Gasteizko Errekaleor auzoan polizia-operazio bat grabatzeagatik. Alegazio guztiak baztertuta, Mozal Legeak zigortutako Euskal Herriko lehen kazetaria izango litzateke Saenz de Buruaga.


2018-02-07 | Hala Bedi
"2018: Utopia bat espazioan". Etorkizunari begira ospatuko du Hala Bedik 35. urteurrena

Ia 35 urte pasa dira Hala Bedi irrati libreak uhinetara salto egin zuen abuztuko egun hartatik. 1983an jaio zen helburu argi batekin: ahotsik ez zutenei ahotsa ematea. Asko aldatu da dena denbora honetan zehar, eta garai berrietara etengabe moldatu den proiektu komunikatibo erreferentziala da gaur egun Hala Bedi, irrati libre bat baino askoz gehiago.


2017-09-24 | Axier Lopez
Arabako Alea aldizkaria eta Hala Bedi irratia
"Lehen patatero deitzen ziguten mespretxuz, orain harro esaten dugu"

Aurtengo ARGIA Egunak Gasteizen lur hartuko du urriaren 7an. Hiriburu batean egiten dugun lehen aldia da. Eta ez da kasualitatea Arabakoa aukeratu izana. Ezer gertatzen ez den 8. lurralde erdaldunean. Hori diote aurreiritzi zaharrek. Eta, ohi bezala, egia ezkutatzeko besterik ez dute balio. Arabako gure konplizeek ondo baino hobeto dakite hori. Igor Goikolea eta Maialen Kortabarria (Hala Bedi) eta Aritz Martinez de Lunarekin (Alea) hitz egin dugu.


2017-09-11 | Xalba Ramirez
Hala Bedik 'Izan Media' herri komunikazio tailerrak antolatu ditu

Hala Bedi-k Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatu ditu beste urte batez. Irailaren 23an, egun osoan zehar burutuko dira Oihaneder Euskararen Etxean, irailaren 18an izena emateko epea amaituko da. ARGIAko Lander Arbelaitz eta Axier Lopez izango dira prentsa eta sare sozialei buruzko tailerrean.


2017-08-29 | ARGIA
Mozal Legea dela-eta Hala Bediri ipinitako isunaren auzia aztertuko du Espainiako Herriaren Defendatzaileak

Espainiako Estatuko Herriaren Defendatzaileak aintzat hartu du PDLI (Informatzeko Askatasunaren Aldeko Plataforma) taldeak Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetariari ezarritako isunagatik aurkeztutako kexa. Erakundeak PDLIri jakinarazi dionez, zigor horren nondik norakoak aztertzeko lanean hasita daude jada.


Hala Bedik eskatu du irrati lizentzien lehiaketa berriz egiteko

Legebiltzarrari eskatu dio Hala Bedi irratiak lizentziak banatzeko lehiaketa berria martxan jartzeko eta oraingoz behin-behinean emanda duen lizentzia behin-betikotzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude