Hala Bedi irratiak euskara hutsezko egitasmoa abiatuko du

  • Hala Bedi Gasteizko irrati libreko kideek jakinarazi dute euskara hutsean emitituko duen proiektu berria jarriko dutela abian. Euskara hutsezko Arabako lehenbiziko irratia litzateke. Egitasmo berria Jaurlaritzaren lizentziak adjudikatzeko lehiaketara aurkeztuko du Hala Bedik, baita abian duen emisio elebiduna ere. Emisioen legezkotasuna lortu arte "borroka" egingo dutela adierazi dute irratiko kideek, eta lizentziarik gabe geratu arren, aurrera jarraituko dutela.


2012ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Lizentziak adjudikatzeko Jaurlaritzaren lehiaketari dagokionez, irrati komunitarioen errealitatea baztertzen duela salatu du Hala Bedik, eta irrati komertzialak bultzatzen dituela.

Orotara 34 irrati lizentzia banatuko ditu Jaurlaritzak, herenak euskaraz.

- Lizentziak adjudikatzeko lehiaketari buruz Hala Bedik egindako balorazioa (gaztelaniaz).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hala Bedi
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


2022-11-08 | Hala Bedi
2022/2023 ikasturteko parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.


Eguneraketa berriak daude