argia.eus
INPRIMATU
Hala Bedi irratiak bazkidetza kanpaina abiatu du

2011ko martxoaren 16a
IƱaki Perurena da Hala Bedi irratiaren kanpainako protagonista.

Gasteizko Hala Bedi irrati libreak Izan zaitez halabelarri! No es que me sienta, lo soy izeneko kanpaina jarri du abian, bazkide gehiago lortzeko helburuarekin. "Gure finantziazio apustua bazkidetzarena da, alegia, Hala Bedi Irratiaren jarduna gogoko duenak eta aurrera jarrai dezan nahi duenak diruz laguntzea", diote irratiko kideek: "Hori bai, norberaren esku dago kopurua zehaztea, ondoen dagokizuena edo ondo deritzozuena. Bai bai, halaxe da. Hilean 5€, 8€, 10€, 20€... Zuek erabaki".