argia.eus
INPRIMATU
Haizea elkartea sortu dute dantza bultzatzeko
2006ko apirilaren 27a

Nafarroako hainbat dantza taldek Haizea elkartea sortu berri dute, herrialdean dantza bultzatzeko. Ia talde denak Iruñekoak dira eta dantza garaikidea eta klasikoa egiten dute. Oraindik ez da dantza tradizionala egiten duen talderik sartu elkartean. Elkarte berriak antolatuko ditu Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira Nafarroako hainbat herritan datorren larunbatean (29) egingo diren ekitaldiak.