Hainbat kirolarik bat egin dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eratutako Euskaraz bai adierazpenarekin. Ekimena atzo aurkeztu zuten Iruñeko Nafarroako Erresuma futbol zelaian. Besteak beste, Migel Madariagak, Iñaki Perurenak, Manix Mandiola, Amaiur Alfarok, Juan Martinez Irujok eta Pedro Martinez de Eulatek egin dute bat adierazpenarekin.