Hainbat enpresa eta erakundek uko egin diote Hispanitatearen eguna ospatzeari Hego Euskal Herrian

  • Euskal Herriko zenbait erakunde eta enpresatan ohiko astegun bateko jardura izan da gaur. Ez dago zehatz jakiterik, datu orokorrik eman ez delako, baina ARGIAk jakin duenez, zenbait udaletan zerbitzuak zabalik daude, adibidez, Hernanin eta Donostian; Gipuzkoako Foru Aldundian ere bai.ARGIAn bertan ere langileek lan egin dute, baita EMUNen eta Andoaingo Kultur Parkean ere. Bateko eta besteko langileok aldarrikatzen dute euskaldunok jaien egutegia erabakitzeko ahalmena izatea, eta bide batez, uko egiten diote urriaren 12an Hispanitatearen eguna ospatzeari.


2012ko urriaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
ELAk egindako deialdiaren irudia.

Carlos Urquijo, Espainiako Gobernua EAEn duen ordezkariak adierazi du Gipuzkoako Aldundiak gaur lan egin izana ikertzeko agindu duela, eta gogorarazi dio Garitano buru duen erakundeari, "izaera nazionaleko festak kudeatzeko eskumenik ez duela".

LAB eta ELAk beren webguneetan adierazi dutenez, beren egoitzak normaltasunez ireki dituzte. Lehenak dio Hispanitatearen eunari planto egingo duela, "Espainiak Amerikako lurraldeak usurpatu izana eta bertan egindako gehiegikeriak gogoratu eta ospatzeko helburuz inposatua izan zaigun jai egun horretan zer ospaturik ez dugu".

Ikasle abertzaleak deituta, herri eskolak egin dira Hego Euskal Herriko hainbat puntutan. "Auzoz auzo, nahiz herriz herri, ikasleok behar eta nahi dugun eskola aldarrikatzetik irudikatuko ditugu Herri Eskoletan. Eta Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko bidean martxan jarriko dugu!", diote.

Ikastola batzuetan ere ikasleak hartu dituzte, esaterako Oiartzungoan.

#u12anlanera etiketarekin lan egin dutenen izenak kontsulta ditzakezu:

OHARRA: Ez dago urriaren 12an lan egin duten enpresa eta erakundeen zerrenda ofizialik, eta lagunduko al diguzu berau osatzen? Twitter bidez #u12anlanera etiketa bidez, Facebookeko orrian iruzkina utziz, edo bestela, albiste honen iruzkinetan utz dezakezu informazioa. Milesker!


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude