argia.eus
INPRIMATU
Barraskiloak margotu dituzte hainbat herritan AHTren kontra
  • Mugitu! mugimenduaren ekintzak Euskal Herriko hainbat herritako hormak barraskiloz bete ditu.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko apirilaren 02a
Barraskiloarekin mantsoago funtzionatuko duen gizartea sinbolizatu nahi du Mugitu!-k (argazkia: Ekinklik).

Barraskiloaren ibilera geldoarekin AHTren aurkako jarrera sinbolizatu nahi du Mugitu!-k.

Gizarteak presa handiegia daukala salatu du kolektiboak: "'Denbora irabazteko', gero eta azkarrago joaten gara baina aitzitik, geure bizitzaren gero eta denbora gehiago ematen dugu joan-etorri luzeetan". Eta AHT da presaren kultura horren erakusle handienetako bat Mugitu!-ren ustez.

Gizarteak gero eta azkarrago eta urrunago ibili beharrak ondorio kaltegarriak dakartzala adierazi dute, baina kalte horien zerrenda egin ere: naturguneen suntsiketa, energia kontsumoaren igoera, ondare ekonomiko eta naturala xahutzea, landa eremuak hirien menpeko bihurtzea...

Barraskiloak hainbat herrietako izkinetan agertu dira asteburuan: Altsasu, Etxarri, Donostia, Tolosa, Billabona, Arratia, Hego Uribe, Iruñea... Hemen argazki batzuk:

Donostian

Iruñean

Tafallaldean

Arratian

Argazki gehiago

AHTren kontra protesta egiteko Euskal Herri osoan egin diren margoketak ikusi nahi izanez gero hemen daukazue aukera.