Gutxiengo sozial baten zerbitzura

  • Aurrekontuak erabakitzeko ataritan gaude EAEn: ez dira sozialak, ez subiranoak, eta are gutxiago parte hartzaileak. Nola definitu dezakegu Aurrekontu Orokorrak helburutzat dituen gobernu bat, horretarako ez baditu kontuan hartzen sektore sozial handi bat ordezkatzen duten sindikatuak? Nola, hauen kontrako norabidean egiten baditu legeak? Eta herri honen zati handi bat ordezkatzen duten alderdi politikoekin negoziatzeko atea ixten badu, zer esan dezakegu gobernu horretaz? Zalantzarik gabe antisoziala, neoliberala eta kapitalista dela.


2017ko azaroaren 30an - 13:17

Halaxe erakusten ari da lotsarik gabe aurpegia Urkulluren gobernua. Baldintzak jarri ditu ezker abertzalearekin eta Elkarrekin Ahal Dugurekin negoziatzea ezinezko egiteko, eta aldiz, PSE eta PPrekin  akordioa adosteko erabat irekita egon da, hauek Confebask patronalaren kudeatzaile huts direla erakusten ari diren arren. Patronala bere zerbitzura dagoen zerga erreforma lortzen ari da – aurrekontuok izango dira lehen emaitza–; orain erabaki hori Batzar Nagusietatik igaro eta hiru alderdiok onartu egingo dute gehiengo direlako.

Sozietate Zerga %28tik %24ra jaistea izan da patronalak inposatu duen negoziaziorako gakoa, nahiz eta berez, irabazien gaineko tasa efektiboa %16,2 den. Hala, Sozietate Zergaren ekarpena ehun milioi euro inguru murriztea lortuko dute. Jaurlaritzari eta bera politikoki babesten dutenei ez dirudi asko axola zaienik Osakidetzako edo hezkuntza publikoko langileek lan baldintzak hobetu eta kalitatezko enplegua eskatzea, ohi bezala agintariek esango dute ez dagoela baliabide ekonomikorik. Patronalaren interes berak dituzte, honen kudeatzaile huts dira, gutxiengo sozial baten zerbitzura.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude