argia.eus
INPRIMATU
Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean
  • Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.

Olaia L. Garaialde 2024ko martxoaren 07a

Indar Gorri Osasunako zaleen taldeko kideek eman dute atxiloketen berri sare sozialen bidez. Goizean izan dira atxiloketak, eta 61 kide atxilotu dituzte Iruñean, eta gutxienez 19 Sevillan (Espainia) eta 1 Madrilen. Espainiako Poliziak aurreratu duenez oraindik ere atxilotu gehiago egon daitezke. 

"Kirolean gauzatzen den indarkeriaren aurkako" operazioa da Poliziaren arabera, eta iazko urriaren 29an Betisen eta Osasunaren arteko partidaren aurretik Sevillan izandako istiluekin harremana daukate atxiloketek. Nafarroan, Sevillan eta Madrilen atxilotu dituzte.

Gaur atxilotu dituzten kideez gain, iazko abenduaren 12an beste bederatzi atxilotu zituzten Betis eta Osasunaren arteko partidaren aurretik sortutako istiluengatik.