Gutxienez 19 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Jone Amezagaren atxiloketaren ostean, sare sozialetan ustez egindako irainengatik eta mehatxuengatik.
Hainbat lagunen dokumentazioa eraman du Ertzaintzak epaitegietara, sare sozialetan egindako adierazpenetatik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko, Naizek argitaratu duenez.
Ustez, sare sozialetan Ertzaintzako kideen argazkiak jarri zituzten, "mehatxu" testuekin batera.
Bilboko epaitegira bidali dituzte identifikatutako pertsonen datuak, nahiz eta denak ez diren bizkaitarrak.
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]
Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]