Irailaren 23an Bilbotik eta Andaluziatik abiaturiko Pentsiodunen Martxak Madrilera iritsi dira asteartean. Asteazken goizean Diputatuen Kongresu aurrean manifestatzea da asmoa. Ez dute Toledoko Ituna nahi eta gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatu dute, 900 euro 14 pagatan.
Pentsio duinak, enplegu duinak
900 euro 14 pagatan, edo 1.080 euro 12 pagatan. Hori aldarrikapenetako bat. Alargunei pentsioa igotzeko beharra ere azpimarratu dute, oinarri arautzailearen %85 kobratu dezatela. “Ez da onargarria jende batek 200 edo 300 euroko pentsioa izatea hilabetean”, salatu dute. Pentsio duinak izateko enplegu duinak ere eskatu dituzte.
Espainiako Gobernuak iragarri du %0,9 igoko dituela pentsioak datorren urtean. Iragarpen horren aurrean, “ez dugu ezer sinesten” erantzun du mugimenduaren bozeramaileetako batek.