argia.eus
INPRIMATU
Gutxieneko kontsumorako dohaneko energia "bono sozialak" eskatu dituzte
  • Arabako hainbat kolektibok Eusko Legebiltzarrean eskatu dute argia eta gasa ordaintzeko zailtasunak dituztenek gutxieneko kontsumo baterako dohaneko sarbidea edukitzea.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2015eko urriaren 09a

"Bizitza duinaren alde" plataformak Arabako hainbat elkarte eta kolektibo biltzen ditu. Ostiralean Eusko Legebiltzarrean izan dira eta bertan jarri dute mahai gainean pobrezia energetikoa gainditzeko neurria: argia eta gasa kontsumitzeko "gutxieneko dohako bonoak".

Plataformako kideen esanetan justuena litzateke "soldata eta bizitza duina" edukitzea, gisa horretan jende orok izango luke fakturak ordaintzeko aukera. Hori gertatu bitartean baina, energia bono sozialak martxan jartzea proposatu dute, beharrizan larriak dituzten pertsonentzat.

Euren kalkuluen arabera, Araban soilik 13.000 lagun daude argiaren eta gasaren hileroko ordainketa egin ezinik.