Gustu txarreko bisita

  • Gaur bertan Daniel Kutner Israelgo estatu kriminaleko enbaxadorea dugu Gasteizen bisitan. Oraintxe jakin berri dut, lagun batek abisatuta, eta, ezinbestean delegaritza sionistari dedikatutako larrialdiko lerro hauek idazteko beharrean ikusi dut neure burua. Gutxiago ez du merezi ordezkari hebrearrak, izan ere, azken aldian berebiziko zaletasuna erakutsi du gure hiriarekin.


2016ko azaroaren 09an - 11:29

Urte erdi eskaseko epean bisitatzen gaituen bigarren aldia da gaurkoa. Aurrekoan Legebiltzarrean egin zioten harrera, nork bere erara; Bakartxo Tejeriak, presidenteak, harrera ofiziala, irribarre adeitsua, eta goi mailako bisitariei erreserbatutako oparia eskaini zion; parez-pare EH-Bilduko diputatuek egoitza barruan, eta ehundaka lagunek kalean, bestelako harrera eskaini zioten, bere erregimenaren krimenak eta bidegabekeriak aurpegiratuz.

Horrexegatik, akaso, oraingo honetan isilean eta ezkutuka etortzea erabakiko zuen, betiere, eta aurrekoan bezala, tokiko PNVko ordezkariaren abegikortasuna jasotzera. Izan ere, gaur arratsaldean, 20:00etan, Goiuri Jauregian Holokaustoaren inguruko erakusketaren inaugurazioan izango da; Gorka Urtaran, alkatea, eta Laurence Franks, Havtajá elkarte sionistako presidentea lagun.

Ez naiz sartuko Holokaustoaren inguruko hitzaspertu antzu batean, horretarako hobe da Norman Filkenstein historialari judu-amerikarraren idazkietara jotzea, esaterako, pasarte historiko horren inguruan eraikitako kontaketa interesatuak desmuntatzeko. Arbuiatu nahi dudana da Israelgo enbaxadoreak delako holokausto horren biktimak ordezkatzeko zilegitasuna. Israel, hamaika aldiz argudiatze bihurri hori baliatzen badute ere, ez da holokaustoaren ondorioa; ez da inolako kausa-ondorio harremanik bigarren mundu gerrako sarraskien eta Israelgo estatuaren sorreraren artean. Horrela pentsatzen dutenek, oroimen historiko apurtxo bat izando balute, jakingo lukete egunotan Balforren adierazpenetik 99 urte betetzen direla; orduantxe sinatu baitzion Britania Handiko Atzerri Ministroak mugimendu sionistari juduentzako estatua Palestinako eremuan eraikitzeko baimena; 1917ko azaroaren 2an, Holokaustoa baino urte dexente lehenago.

Urtaran jaunak ikastetxe pribatuko historia eskoletara piper egin izan ez balu, akaso jakingo luke Israelgo apartheid erregimeneko enbaxadoreak ez duela inolako zilegitasunik, ez moralik ez historikorik, Holoaustoaren ondorengoen ordezkaria izateko. Aitzitik, XXI. mendean burutzen ari den holokausto handienetako baten egileen delegatua da, eta halaxe hartu beharko genuke Gasteizen.

Iritzi artikulu hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude