argia.eus
INPRIMATU
"Gurea kantatzeko plazera da"

2009ko apirilaren 27a

[Larunbatean abesten pasa dituzten 40 urteak gogoratu zituzten Pantxoa eta Peiok Baionako antzokian]:

Pantxoa Carrere: "Euskararen eta kantuaren gustua jadanik familian bagenuen. Gero, eskolan, bistan dena. Uztaritzeko seminarioan ezagutu genuen Manex Pagola".

Peio Ospital: "Lagun arteko giro horretan hasi ginen kantatzen. Monzonek bere lehen kantuak eskaini zizkigun. Itziarren semea lehen-lehena izan zen. Giro horretan deliberatu ginen lehenbiziko diskoa argitaratzera, 1969an, lau kanturekin. Askotan entzun izan dugu kantari politikoak ginela. Baina urte haietan euskaraz kantatzea, berez, aldarrikapena zen".

(2009-04-25)