"Egia esan, esan behar dogu Bilbon behinik behin, ni euskerea ikasten hasi nintzanean, modernoa izatea zala meapilas eta faxista. Eta hori holan da! Talde bi egon ziran guztiz alkarren kontra. Eta kriston astakeriak entzuten ziran: euskera batua egin behar zala eta bizkaierea hil egin behar zala. Orain 25 urte gazteen artean egoerea holakoxea zan, eta zaharrak-eta, ia alkar joten. H-a ETAren letrea zala eta holako astakeriak entzun doguz. Eta bizkaierearen aldeko mogimendu batzuk euskara batuaren kontra egon dira. Gaur egun, urte batzuetatik hona, konturatu gara gauzak erlatibizatu egin behar dirala eta batak ez dauala bestea kentzen". (2003ko azaroa, 341. zka.)