Gure Esku Dagok 'Prest Eguna' antolatu du, ekainaren 10eko mobilizazio handira bidean

  • Erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduak ekitaldi ugari antolatu ditu asteburu honetan: galdera ikurra irudikatzen duen mosaikoa egingo dute herri askotan. Ekainaren 10eko Bilboko irudi erraldoiaren atariko izango dira.


2017ko maiatzaren 26an - 13:13

Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok zita garrantzitsua jarri du Bilbon; mobilizazio jendetsu batekin erakutsi nahi du jendartearen gehiengoa erabakitze eskubidearen aldekoa dela: "Urteotan olatuz olatu eta herriz herri pilatutako borondateek eta konpromisoek bat egingo dute Bilbon egun horretan, mezu bat zabaltzeko lau haizetara: euskal herritarrok prest gaude erabakitzeko", azaldu dute.

Horren aurretik baina, motorrak berotzen ari dira eta asteburu honetan ere deialdia egiteko Prest Eguna antolatu dute Euskal Herriko txoko askotan, horietako gehienetan mosaikoa egingo dute galdera ikurrarekin.

Azaldu dutenez, Bilboko deialdia "berezia" izango da, hiriarekin lotura duen "pertsona esanguratsuz osatutako talde zabal eta anitz batek" parte hartuko baitu. Jakianrazi dutenez eremu ezberdinetako 100 lagun baino gehiago izango dira bertan.

Hauek dira deialdietako batzuk, herriz herri:

BILBO

Larunbata, maiatzak 27. 12:00etan Isozakiko eskaileretan.

 

Auzoz auzo ere osatuko dituzte mosaikoak:

San Inazio – Eginda

Deustu – Done Petri Plazan | maiatzak 26 | 19:00

Santutxu – Karmelo kalean | maiatzak 26 | 19:00

Indautxu  - Itsas museoa | maiatzak 26 | 20:00

Otxarkoaga – Ugarte plazan | maiatzak 27 | 20:00

Alde Zaharra – Unamuno plazan | maiatzak 27 | 12:00

 

LEA-ARTIBAI Etxebarriko Plaza Berrian | gaur, maiatzak 26 | 19:00

GALDAKAO Iturrondo plazan | gaur, maiatzak 26 | 19:00

ARBIZU Herriko plazan | gaur, maiatzak 26 | 20:30

URIBE KOSTA Algortako Portu Zaharrean | bihar, maiatzak 27 | 12:00

DEBAGOIENA Arrasateko erdigunean | bihar, maiatzak 27 | 12:00

LEZAMA Udaletxeko plazan | maiatzak 28, igandea | 13:00

ENKARTERRIAK Zallako plaza | maiatzaren 28, igandea | 13:30

HERNANI Zinkoenean | maiatzak 28, igandea | 13:00

DONOSTIA Donostiako Bulebarrean | maiatzak 28, igandea | 12:00

TOLOSALDEA Zelatunen, Ernio mendiaren magalean | maiatzak 28, igandea | 12:00

AZPEITIA Sanjuandegin | ekainak 3, larunbata | 19:00

ESKORIATZA Herriko plazan | ekainak 3, larunbata | 19:00


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude