“Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?” izango da azaroaren 18an erantzun beharreko galdera.
Donostia izangoa da galdeketa egingo duen lehen euskal hiriburua da. Egun berean Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin ere galdeketak egingo dira.
9.500 sinadura eskuratu ostean lortu dute galdeketa egitea. 1.500 lagunen iritziak jaso ditu Donostiako Galdeketak galdera zein izango den erabakitzeko. Jakinarazi dutenez bozkatu ahal izateko 34 leku irekiko dituzte Donostian eta 1.000 boluntarioren laguntza beharko dutela adierazi dute Gure Esku Dagokoek.