Gure Esku Dagok babesa adierazi die Kataluniako galdeketagatik epaituko dituzten politikariei

  • Gure Esku Dago dinamikak otsailaren 6an Kataluniako Auzitegi Nagusian epaituko dituzten politikari katalanei “elkartasuna eta babesa” adierazteko elkarretaratzeak egitera deitu dute. Artur Mas presidente ohia eta bi kontseilari ohi epaituko dituzte 2014ko azaroaren 9an eginiko galdeketa antolatzeagatik.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa
2017ko urtarrilaren 31
Elkarretaratzeen aurkezpena Gasteizen. (Arg.: @GureEskuDago)

Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigau desobedientzia eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte. Gure Esku Dagok hiru politikariekin batera 2014ko azaroaren 9an boza eman zuten bi milioi kataluniarretik gora ere epaituak izango direla uste du.

Hori salatzeko, igandean, otsailak 5, elkarretaratzeak egingo dira “Demokrazia” lemapean. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan batera egingo dira eguerdiko 12:00etan:  Donostiako Bulebarrean; Bilboko Arriagan; Iruñeko Udaletxe plazan; eta Gasteizko Andre Mari Zuriko plazan.

Gerturatzeko asmoa dutenei “herritarron bozka, erabakia eta hitza sinbolizatuko duen botopapera” eramateko eskatu diete dinamikako bozeramaileek. Demokrazia hitza “hiriburuen erdigunean” jarri nahi dutela azaldu dute.

Bestalde, gogoratu dute datorren hilabeteetan 110 herri baino gehiagotan galdeketak egingo direla. Kataluniaren kontra erabili diren trabak Euskal Herrian ere erabil ditzaketela adierazi eta onartezintzat jo dute: “Ez dugu onartuko herritarrei hautetsontziak jartzeagatik inor auzipetu eta epaitzea. Ez Euskal Herrian, ez inon”.


Gure Esku Dago kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-16 | Gure Esku Dago
Gu beti Kataluniarekin
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Kataluniako prozesua babesteko bideoa sareratu du Bilbon egindako mobilizazioen irudiekin.


Estem amb vosaltres

Salbuespen egoera disimulatua aplikatu dute Katalunian eta emango dizkieten kolpeen graduazioa igotzen joango da. Testuinguru honetan, elkartasun argazki indartsua helarazi diete milaka lagunek Bilboko kaleetatik Kataluniako adiskideei, Gure Esku Dagok deituta. Sorpresa izan da askorentzat, euskal instituzioetako  arduradun nagusi Barkos mutu eta Urkullu galdeketari zilegitasuna kentzen ibili ostean aurreko egunetan.


2017-09-16 | Dani Blanco
ARGAZKIAK: Milaka lagun Bilbon Gure Esku Dagok deituta

Milaka lagun bildu dira Bilbon Gure Esku Dagok deituta, Kataluniako erreferendumari babesa adierazteko eta antzeko prozesu bat Euskal Herrian abiatzeko eskatuz. “Denon bultzadarekin, urriaren 1ean demokraziak irabazi behar du!”, adierazi du Anjel Oiarbidek kataluniarrekiko elkartasunez amaierako hitzartzean. Dani Blancoren argazkiak.


2017-09-16 | Lander Arbelaitz
Kataluniako erreferenduma babestu eta Euskal Herrian ere pausoak emateko eskatu dute Bilbon

Milaka lagun bildu dira Bilbon Gure Esku Dagok deituta, Kataluniako erreferendumari babesa adierazteko eta antzeko prozesu bat Euskal Herrian abiatzeko eskatuz. “Denon bultzadarekin, urriaren 1ean demokraziak irabazi behar du!”, adierazi du Anjel Oiarbidek kataluniarrekiko elkartasunez amaierako hitzartzean. Manifestazioan nagusi izan dira “independentzia” eta “votarem” aldarriak.


2017-09-15 | Xabier Letona
155. artikulua indarrean da

Pasatu dugu hainbat hilabete miatzen ea Madrilek nola jarriko zuen indarrean 155. artikulua eta errepresioaren dantza hasi denerako, ohartu gara indarrean dela.


2017-09-13 | ARGIA
Gure Esku Dagoren bideoa larunbateko manifestaziora dei eginez

Larunbatean Kataluniako galdeketari babes emanez manifestazioa antolatu du Gure Esku Dago plataformak. Bideoa argitaratu dute deialdia indartu asmoz.


2017-09-08 | Xalba Ramirez
Aske izateko baimenik ez dela eskatu behar aldarrikatuko du Ernaik, Kataluniaren alde

“Baimenik ez aske izateko” leloa erabiliko du Ernaik irailaren 28ra bitarteko kanpainan Kataluniako autodeterminazio prozesuarekin elkartasunean. Gure Esku Dagok ere babesa adieraziko die katalanei irailaren 16an Bilbon.


2017-08-30 | Hiruka .eus
Kataluniako erreferenduma babesteko sinadurak biltzen ari dira EHUko hainbat irakasle

EHUko irakasle talde bat eta euskal gehiengo sindikala urriaren 1ean Katalunian egitekoa den erreferendumarekiko elkartasun-adierazpena bultzatzen dabiltza.


2017-07-26 | Lander Arbelaitz
Kataluniako erreferenduma babesteko manifestazioa deitu du Gure Esku Dagok

Manifestazioa deitu du Gure Esku Dago mugimenduak irailaren 16rako Bilbon, asteazkenean egindako prentsaurrekoan jakitera eman dutenez. Beren hitzetan, "katalanen ahaleginak merezi du une honetan euskal herritarron babesa, bultzada eta beroa; orain, inoiz baino gehiago".


2017-06-22 | Gure Esku Dago
Erabakitzeko prest gaude
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Bilbon antolatu zuen ekimenaren laburpena.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude