Igandekoaren arrakasta, hutsuneak eta erronkak

  • Gure Esku Dagoren ekimenaren balorazioa egin dute Eneritz Otamendi baserritarrak eta Unai Gartzia historialariak astelehenean Info7 irratian egindako tertulian.


2015eko ekainaren 23an - 11:42
Gure Esku Dago ekimenaren inguruko hausnarketa ugari egiten ari dira

Gartziak esan du Gure esku dago dinamikaren atzean herri oso bat dagoela, eta “ez dela inolako alderdiren esperoan egon behar”. Otamendik testuinguruari  begiratu behar zaiola esan du. Joan den urteko ekitaldia oso desberdina izan zen “Eskozia eta Kataluniaren erreferendumaren atarian egonik beste intentsitate batez bizi izan zelako”.

Aurtengo ekitaldian ez da emozioa honenbeste piztu bi tertuliakideen ustez. Jon Maiak ekitaldi bukaeran esan Euskal Herria superpotentzia emozional bat zela baina Gartziaren iritziz Gure Esku Dago “emozioen superpotentzia bihurtzeaz gainera,  arrazoiaren superpotentzia batean bihurtu behar da”.

Gartziak gaineratu du agian ez dela asmatu “erabakitzeko eskubidea identitatearekin zerikusirik ez duen zerbait dela, eta erabakitzeko eskubidea eskubide soziala ere badela azaltzen, erabakitzeko hainbat alor desberdinen inguruan erabakitzea eskatzen ari garela”. Gai honetaz hausnartu egin behar da: “Pedagogia ariketa egin behar dugu, eta bertan egon ez ziren abertzaleei erakutsi gauza askoren inguruan erabaki behar dugula”.

Unai Gartziak Euskal Herrian oso kultura partidista dagoela gaineratu du eta oso zaila dela “alderdi politikoen logikatik kanpo dagoen egitasmorik aurrera eramatea”. Urkulluren ausentziaz galdetuta  Kataluniarekin alderatu du:  “Artur Masek honelako ekitaldi batean parte hartzen badu ez da iniziatiba propioz egiten duen zerbait, gizarteak eskatu diolako baizik”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude