argia.eus
INPRIMATU
GuraSOSek salatu du Zaldibarko krisiaren mahai teknikoan erraustegien lobbyaren bi ordezkari daudela
  • Honela dio GuraSOSen salaketa publikoak. "Zaldibarko krisiaren mahaiko bi kidek, Osasun Saileko zuzendaria eta osasun teknikoak, gezurra esan ziotela iritzi publikoari dioxinen kontrolaren gaian Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2016an agertu zirenean". Juan Jose Aurrekoetxea da lehena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean Osasun Publiko eta Menpekotasunen Zuzendari dena. Bigarrena, berriz, Jesus Ibarluzea da, Biodonostiako ikerketa burua eta lehenak eraman duena Zaldibarko krisiaren mahaira.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 17a

Jesus Ibarluzea egunotan azaldu da Euskal Telebistan Debabarrenako herritarrei hango airean aurkitutako dioxina eta furanoez lasaitasuna gomendatzeko lanean, ARGIAk dagoenekoz publikatua duenez.

Juan Jose Aurrekoetxeari dagokionez, GuraSOSek salatu du orain Eusko Jaurlaritzan Osasun Publikoko zuzendaria denak lotura daukala Zabalgarbi erraustegiarekin: Biodonostiatik Aurrekoetxea eta Ibarluzeak sustatzen duten Zabalgarbiren kutsagarrien epe luzerako ikerketa proiektua besteren artean Zabalgarbik ere finantziatzen du.