GuraSOSek ETBren isiltasun informatiboa hausteko "200.000 baietz!" kanpaina abiatu du

  • GuraSOSek, abenduaren 1ean emandako prentsaurrekoan, iragan larunbateko manifestazioaren balorazioa egin du, datorren astean martxan jarriko dituen auzibideak iragarri ditu eta isiltasun informatiboa hausteko "200.000 baietz!" kanpaina gizarteratu du.


2016ko abenduaren 01an - 12:12

 

Azaroaren 10eko manifestazioan 8.000-10.000 herritar artean bildu zirela adierazi dute, eta hedabide batzuek emandako "ehunka" zifra salatu. Euren kalkulua argudiatzeko, azaldu dituzte manifestazioaren luzera agertzen duen mapa eta dentsitatea azaltzen duten argazkiak. Telebista publikoak albistegietan manifestazio horren berririk eman ez izana salatu dute, eta horren aurrean sentitu zuten "amorrua era positiboan" ekimen herritar bihurtu dute: 200.000 baietz! Kanpaina abiatu dute.

 

 

 

Argazkia: @tgurasos.

 

 

 

ETBko albistegia baino gehiago baietz

ETBko albistegi bat simulatzen duen bideoa zabaldu du GuraSOSek "200.000 baietz!" kanpainaren barruan. Manifestazioaren albistea ematen du 2 minutu eta erdiko bideoak. GuraSOSen helburua da sare sozialetan bideo hori gehiago ikustea, manifestazioaren gauean ETB1 eta ETB2ko albistegiek lortu zuten audientzia baino. 200.000 lagunek ikustea, alegia. Ekimen horren bidez, "isiltasun informatiboa gainditu" nahi dute, eta aurrerantzean hedabide publikoek izan dezaketen "tentaldia" saihestu.

Adostasunaren bila

GuraSOSek 8 puntuko bide-orria gizarteratzen jarraitzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin irtenbide adostua bilatzeko. Iragarri duenez, Aldundiari egin dio bilera eskaera, baita alderdi politiko guztietako Gipuzkoako zuzendaritzei ere. Bilera erronda ahalik zabalena egiteari ekingo dio, aipatutako alderdiez gain, sindikatu, eliza eta gainerako eragile sozialekin.

Auzibideak, adostasunik ezean

Hurrengo astean martxan jarriko dituzten bi auzibide iragarri ditu: EAEko Auzitegi Nagusian ingurumen baimen bateratuaren gaineko helegitea jarriko du eta baimen hau etetea eskatuko. GuraSOSen esanetan, "ingurumen baimen bateratu hau ez dago nondik heldu". GuraSOSen arabera, auzitegiak lizitazioa erabakitzen den eguna baino lehen (abenduaren 27a) ebatzi beharko du ea ingurumen baimena behin behinean eten edo ez. Donostiako auzitegian, aldiz, lizitazioa behin behinean etetea eskatuko dute.

GuraSOSek adierazi du adostasuna dela euren lehentasuna, eta espero dutela ez dutela epaitegietara iritsi beharrik izango. Adostasunerako konpromisoa lortuz gero, helegiteak etengo dituztela iragarri dute.

Adostasunik lortu ezean, Gabonen ostean Europako Batzordera joango direla iragarri dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude