argia.eus
INPRIMATU
GuraSOS Bruselara joan da Zubietako erraustegiaren ‘iruzur finantzieroa’ azaltzera
  • GuraSOS elkartearen ordezkaritza bat Bruselan da, gaur eta bihar –irailak 4 eta 5– Europako legebiltzarkideei eta zenbait eragile sozio-ekonomikori azaltzeko "Zubietako erraustegiaren iruzur finantzieroa, diru publikoaren zarrastalkeria, eta gabezia demokratikoa, gai honetan egon den, informazio, eztabaida eta parte hartze eza".

Zero Zabor @zero_zabor 2018ko irailaren 04a

Joseba Belaustegi GuraSOSen bozeramaleak Euskadi Irratiaren Faktoria programan azaldu ditu elkarteko ordezkarien bidai honen zertzeladak eta esan du erraustegia egin ahal izateko Gipuzkoako Aldundiak zorpetze araudian egindako tranpak salatukoko dituela Europako Batzordearen aurrean.

GuraSOSek Europako Batzordearen Ingurumen zuzendaritzara eraman zuten Gipuzkoako erraustegiagatiko kexua eta berrikitan elkarteak zabaldu duenez, Bruselan gaia aztertzen ari dira:

Erraustegiaren puntu ahula ukitu dutelakoan dira GuraSOSekoak, finantziazioarena alegia,”iruzur handi baten aurrean baikaude. Defizita eta zorren arazoari iruzurra egiten ari zaie eta hor gaude gu eta beste hainbat herritar, hori guztia salatzeko”.  Gai honetan ziotenez, “Europak izango du azken hitza”. Bertan erabakiko da GuraSOSen esanetan, “arrazoia dugun eta hau guztia iruzur handi bat ote den”.