argia.eus
INPRIMATU
Guraso bakarreko familientzako baimen bikoitza ematea atzera bota du Espainiako Auzitegi Gorenak
  • Gizarte alorreko Salako magistratuek errefusatu egin dute EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epai bat, guraso bakarreko familia bateko ama baten eskaeraren inguruan. Gorenak argudiatu du legeari dagokiola sistema hori aldatzea. MSPE ama bakarren elkarteak epai "patriarkala" salatu du.

Leire Rodriguez Garmendia @leirero_22 2023ko martxoaren 09a
Argazkia: Dani Blanco / ARGIA.

Gizarte alorreko Salako magistratuek errefusatu egin dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak aurretik emandako epai bat. Izan ere, guraso bakarreko familia baten amak eskatu zuen bere semearen jaiotza eta zaintzagatik enpleguko baimena luzatze. EAEko auzitegiak arrazoia eman zion, eta baimen bikoitza aitortu zion. Zegozkion hamasei asteez gain, bigarren gurasoari dagozkionak hartzeko eskubidea zuela ondorioztatu zuen epaitegiak.

Ebazpen horren aurrean Fiskaltzak Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuen, doktrina bateratzeko eskatzeko. Baina Gorenak guraso bakarreko familien kasuan baimena luzatzea baztertu du. Are gehiago, "egungo erregulazioa erabat justifikatutako gizarte politika bati dagokiola" azpimarratu du, eta legeari dagokiola sistema hori aldatzeko baldintzak "aldatzea".

Gainera, ukatu du bere ebazpena guraso bakarrak diskriminatzea dela, eta legeak gizonen eta emakumeen berdintasuna sustatu nahi duela adierazi du. Salaren gehiengoak defendatu du kasu honetan ez dagokiola generoaren ikuspegia aplikatzea "bereizkeriarik ez dagoelako", baizik eta "legegileak nahi eta onartzen duen balizko babes-defizita".

Gorenak ebazpena baliogabetu izanak ez dio emakume salatzaileari eragingo, EAEko epaitegiak jada aitortua diolako.

Ama bakarren elkarteak epaia "patriarkal" gisa kritikatu du

MSPE ama bakarren elkarteak epaia salatu du ohar batean:  "Auzitegi Gorenak bere aurpegirik patriarkalena erakutsi du eta bizkarra eman die guraso bakarrei". Epaia kritikatu du ere ezagutzera eman den egunagatik, Martxoak 8 betean.

Miriam Tormo, MSPE elkarteko presidenteak, atsekabez hartu du epaia: “Haurren tratu berdintasuna bermatzeko aukera galdu da, haien familia-egitura edozein dela ere. Baita gure familia-ereduaren onarpen juridikoan aurrera egiteko eta jasaten ditugun diskriminazioak ezabatzekoa ere”.

Elkarrteak adierazi duenez, zortzi probintzi auzitegik egin dute baimen bikoitzak ematearen alde, baita Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ere. 

El Supremo rechaza los permisos dobles en familias monoparentales al no ver cobertura legal para avalarlos

La mayoría de la Sala ha defendido que en este caso no corresponde aplicar la perspectiva de género "porque no hay discriminación", sino un "eventual déficit de protección concreto querido y consentido por el legislador". Leer más: https://www.europapress.es/nacional/noticia-supremo-rechaza-permisos-dobles-familias-monoparentales-dice-funcion-aplicar-ley-no-crearla-20230308151408.html (c) 2023 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.