Gune belikoak memoria eta elkarbizitzarako gune bilakatuko ditu Nafarroako Gobernuak

  • Memoria eta elkarbizitzarako gune bilakatu nahi dituzte Nafarroako eskenatoki belikoak. Horretarako abian jarriko du Gobernuak MEMSITE 1936-2016 proiektua Europako zenbait herrialderekin batera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 02an - 09:16
Sartagudako Memoriaren Parkea.

Memoria eta elkarbizitzarako gune bilakatu nahi dituzte Nafarroako eskenatoki belikoak. Horretarako abian jarriko du Nafarroako Gobernuak MEMSITE 1936-2016 proiektua. Esperientziak izanen dira abiapuntua. Gerra Zibileko, Bigarren Mundu Gerrako eta Balkanetako Gerrako testigantzak baliagarri izanen dira errespetuan, bakean eta giza eskubideetan oinarritutako baloreetan jarduteko.

Nafarroarekin batera, Espainiako, Alemaniako, bosniako eta Frantziako espererientziak izanen dira nagusi proiektu horretan.

Memoria bizia eta aktibo mantentzeko lana izanen dela nabarmendu du Bake eta Elkarbizitzako zuzendari Alvaro Baraibarrek. Hala, Nafarroan fokoa Sartagudako Memoriaren Parkean jarri du. Baina baita, Erorien Monumentuan edo Ezkabako Gotorlekua ere. Horietan memoria historikoa nola landu daitekeen aztertzeko baliatuko dute MEMSITE proiektua.

Europa mailako esperientziak konpartitzeko aukera izanen da egitasmo horren bidez eta hala, Nafarroak proiektu propioak jarriko ditu martxan abiapuntu hori aintzat hartuta. Hausnarketarako bide emanen du, gizarte bidezkoagoak sortzeko aukera eta Europan memoria historikoa garatzeko politikak egiteko neurriak planteatuko dira.

Memoria eta elkarbizitza, ardatz

Irailean jarriko da martxan MEMSITE eta urtebetez ariko dira lanean. Haurnarketarako eta parte hartzerako jardunaldiak antolatuko dituzte, horietatik lau Nafarroan izanen dira eta gainerakoak beste herrialdeetan. Horrez gain, urte osoan erakusketak, dokumentalen proiekzioak eta bisita gidatuak izanen dira. Elkarlana ere sustatuko du MEMSITEk: gizarte eragileekin, unibertsitateekin eta oro har herritarrekin eginen baitu lan.

Oharra: Albiste hau Euskalerria irratiaren webgunetik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude