argia.eus
INPRIMATU
Beste etxegabetze bat Barakaldon, Jaurlaritzaren agentzia baten aginduz
  • Alokabide, Eusko Jaurlaritzako alokairu babestua eskaintzeko agentzia da Barakaldoko Ferrerias kaleko etxearen kudeatzailea. Hipotekek afektatutakoen Bizkaiko plataformak kontzentrazioa deitua zuen  desjabetzeari aurre egiteko.

Ane Lusarreta 2014ko martxoaren 17a
Twitterren jarraipena egin dute hainbat herritarrek, (Arg: Jose Luis Cheswik)

8:15erako zegoen deitua konzentrazioa. Jaurlaritzako funtzionarioei etxebizitzan sartzea eragoztea zen asmoa, aurretiazko negoziazio eta eskaerek ez baitute eraginik izan.

Hipotekek afektatutakoen Bizkaiko plataformako kide batek adierazi duenez Ertzaintza "porrazoka" sartu da, manifestarien artetik sarrailagileari eta funtzionariei bidea irekitzeko.

Bigarren saiakera izan da gaurkoa, duela bost hilabete Barakaldoko etxe hau etxegabetzen saiatu ziren. Orduan desjabetzea geldiaraztea lortu zuten bizilagunek.

Covadonga Solaguren, etxebizitzen kontseilari ordeak Alokabidek “soilik arrazoi ekonomikoengatik inor desjabetzen ez duela” adierazi bazuen ere, epaitegietan tramite bidean dauden desjabetze prozesuak asko dira. Stop Desjabetzeak plataformak Alokabide agentzia publikoari hainbat eskaera iristarazi dio, horiek atzera bota ditzan.