Guggenheimen bizirik dauden animaliak erabili nahi dituen erakusketa salatu dute

  • Ostiralean protesta egingo du  BBAA Antiespezista talde animalistak. Egun berean, erakusketa berri bat zabaltzekoa da museoa, eta ikasleek salatu dutenez, bizirik dauden animaliak jarriko dituzte obra moduan.


2018ko maiatzaren 09an - 10:30
New Yorkeko Guggenheimek zentsuratu egin zuen duela bost hilabete ostiralean Bilboko museoan estreinatuko duten erakusketa

Adierazpen askatasunaren aitzakian, Guggenheim Museoak animaliak euren mesedetarako erabiliko dituztela salatu du Arte Ederretako ikasle talde batek. Maiatzaren 11tik irailaren 23ra iraungo du erakusketak, eta animalistek nabarmendu dutenez, animaliak jazartzen dituen erakusketa da, gizakion “kapritxoz”. “Euren artean bateragarriak ez diren animaliak elkarbizitzen jarriko dituzte eremu berdin batean. Bideo bat ere emango dute, non gorputz osoa pintatuta duten txerriak larrua jotzen ageri diren”.

Sinadurak biltzen hasi dira interneten erakusketa bertan behera gera dadin eta animalien eskubideak errespeta daitezen. Gainera, protesta egingo dute maiatzaren 11an museoaren kanpoaldean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Eguneraketa berriak daude