Erresuma Batuan harriduraz jaso dituzte Pep Guardiola futbol entrenatzailearen adierazpenak; espainiar estatuko prentsak aldiz, haserre bizian hartu du.
Pasa den larunbatean erreferendumaren aldeko martxaren ostean egin zituen Pep Guardiola entrenatzaileak adierazpenak. 40.000 lagun inguru batu zituen ekitaldiak, eta amaieran, katalanez, gazteleraz eta ingelesez irakurri zuen manifestua Manchester City-ko entrenatzaileak.
“Bozkatuko dugu, estatu espainiarrak nahi ez badu ere” edo “estatu autoritarioaren gehiegikeriei aurre egin behar diegu” bezalako ideiak izan dira azpimarratuenak. BBC, The guardian, The Telegraph, Daily Mail eta The Sun bezalako hedabideetan jaso dute berria.
Adibidez, Daily Mail-ek “Manchester City-ko entrenatzailea ekimen independentista katalan baten liderra izan da” dio eta The Sun-ek “Guardiola politikan sartu da gobernu espainiarrari independentzia erreferenduma onar dezan eskatuz”. “Hitzartze zirraragarria” izan dela gaineratu dute.
Oso bestelakoa izan da prentsa espainiarrak eman dion trataera. Haserrea adierazi dute iritzi artikulu eta editorialetan El Mundo, ABC, La Razón edo El Españolen. Besteak beste, El Mundok “Pep Guardiola edo nola degeneratu demagogo batean” editoriala atera zuen eta iritzi artikulu baten izenburua “Gol-Pep de Estado” izan da, prozesu independentista estatu kolpe batekin parekatu nahian.
Inteligentziari eraso egin izana salatzen dute El Españolen. Hedabide guztietan Guardiolak Espainiako futbol selekzioan jokatu zuela gogoratu dute.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]