Guardia Zibilaren zuzendariak "heroitzat" hartu ditu etorkinen txalupa aurretik eraman zuten agenteak

  • Guardia Zibilaren ontzi batek etorkinez betetako txalupa bat kolpatuta hildako bat eta sei desagertu izan ziren abenduan Kanariar Uharteetan. Istripuaren ostean, agenteek bi pertsona erreskatatu zituzten. Protokoloa hautsi bazuten ere, Guardia Zibilaren zuzendariak "heroitzat" hartu ditu erreskatean parte hartu zutenak. Bere ustez, "ez dago eskubiderik Guardia Zibilak Espainiako gizartearen alde egiten duen lan parimentsua ezbaian jartzeko".


2013ko martxoaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Guardia Zibilaren itsasoko patruila bat Kanariar Uharteetan (Argazkia: EFE)

Arsenio Fernandez de Mesa zuzendariaren arabera, Guardia Zibilek haien arautegiak eskatzen ziena baino gehiago egin zuten bi etorkinak erreskatatzean. Horregatik, deitoratu du egiten duten lana askok ez aitortzea.

Jorge Fernandez Diaz barne ministroak azpimarratu du istripua “ustekabekoa” izan zela, propultsio sistemak kale egin baitzuen. Bideo batek, ordea, frogatu zuen Guardia Zibilek segurtasun protokoloa ez zutela bete. Besteak beste, ezin baitziren txalupatik 200 metro baino gutxiagora gerturatu.

Froga guztiak ikusita, gertatutakoa aztertzen ari den epaileak ondorioztatu du errua patera gidatzen zuen etorkinarena izan zela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Udaltzainek bi lagun zauritu dituzte tiroz Barakaldon; horietako bat larri dago

Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.


Baimenik gabeko zortzi pistola, karabina bat, hainbat bala eta hegazkin bonba bat topatu zituen Ertzaintzak Lezamako Espainiako polizia ohiaren etxean

Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean


Eguneraketa berriak daude