Guardia Zibilaren koartel aurrean klaxona jotzeko deia egin du Iruñeko Sortuk

  • Iruñeko Sortuk auto gidariei dei egin die Guardia Zibilaren koartel aurretik igarotzean klaxona jotzeko Altsasuko gazteen epaiaren aurka.


2018ko ekainaren 12an - 09:45
Koartel aurrean pankarta handi bat jarri dute.

Sare sozialetan zabaldu duten bideo honetan ikus daitekeenez, hainbat auto gidarik bat egin dute kanpainarekin.

Lau bozina kanpaina aurrekari

Orain urte batzuk antzeko kanpaina bat abiatu zuen Alde Hemendik mugimenduak. "Espainiako eta Frantziako polizia, Guardia Zibil, jendarme eta orokorrean indar okupatzaileei beraietaz pentsatzen duguna ozenago esango diegu: Alde hemendik. Que se vayan. Barrez vous d'ici", zioten ohar batean.

Kode berri bat mahai gainean jarri nahi izan zuten: autoarekin bozina lau aldiz jotzea. "Lau aldiz tutua, klaxona edo adarra, edo dena delakoa jo, al-de_he-men-dik edo beren hizkuntzetan que-se-va-yan eta ba-rrez-d'i-ci esateko. Irribarrea eragingo digun keinu txikia", zioten. Bideo batzuk ere sareratu zituzten eta herritarrei dei egin bat egiteko. "Imajinatu praktika zabaltzea lortzen badugu eragingo diegun astindu etengabea. Eskratxe bozineroa egingo diegu, terminoa bataiatzeko ohorea dugunez", diote.

"Koartelen aurretik pasatzean, beren autoekin gurutzatzen garenean, beren boterea erakusteko kontroletan ilara luzeetan zain gauzkatenean", bozina jotzeko dei egina dago. "Egunero pasatzen gara ehunka eraikinen aurretik. Entzun behar dute. Joaten diren arte. Egunero. Etengabe", zioten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude