Guardia Zibilaren errepide kontrolek justifikaziorik ez dutela dio Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzak “terrorismoaren” aitzakian egiten diren errepide kontrolak bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Barne Ministerioari. Operazio horiek ez dutela “justifikazio polizialik” eta “herritarren ondoez-iturri” bihurtu direla adierazi du Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordetzak.


2014ko abuztuaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Kontrol antiterroristak lekuz eta denboraz kanpo" daudela esan du Segurtasun Sailburuordeak.

Kontrol horiek “beharrezkoak ez diren eskemak” errepikatzen dituztela adierazi dio Jaurlaritzak Ministerioari bidalitako kexan, El Paisen irakur daitekeenez. Gaineratu du aurretiko abisurik gabe ezartzen direla eta kexaka deitzen dieten herritarren bitartez izaten dutela operazioen berri.

Uztailaren 15, 28 eta 31n egindako operazioek herritarren haserre hori areagotu dutela azaldu du Jaurlaritzak, EAEn jai egunak diren egunetan. Lapurditik Ipar Euskal Herrira edo Frantziara joan nahi duten herritarren aurrean “irudi txarra” ematen dela adierazi dute.

“Kontrolak badaude, behintzat gardentasuna egon dadila hauen arrazoien inguruan”, dio Segurtasun Sailburuordetzak eta zehaztu du drogen aurkakoak eta kontrol bereziak ez dituztela ezbaian jartzen.

Lekuz eta denboraz kanpo”

“Kontrol antiterroristak lekuz eta denboraz kanpo” daudela esan du Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak SER irrati katean egindako elkarrizketan. Iragan martxoan, Andoni Ortuzar EAJk buruak ere “behin terrorismoa desagertuta, bata bestearen ondoan, milaka polizia izatea” zentzugabekotzat jo zuen.

Barne Ministerioak ez du adierazpenik egin gaiaren inguruan. Hala ere, Espainiako Gobernua terrorismoaren aurkako operatiboak murrizten has daiteke eta datozen hilabeteetan, 200 eskolta inguru herri-segurtasuneko lanetara itzuliko dira.

Ertzaintzan ere irailean antzeko berrantolaketa izango dela esan du Zubiagak. Kopurua murriztuko ez duten arren, zerbitzuak gutxitu eta pertsonal eskoltatua soilik errepresentazio instituzionalean mantenduko dela jakinarazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Espainiako Estatua zazpigarren aldiz aztertuko du NBEko torturaren aurkako batzordeak

Ostegunean eta ostiralean Genevan (Suitzan) aztertuko dute ea Espainiako Estatuak gaiari dagozkion baldintzak betetzen dituen ala ez. Egiari Zor, Giza Eskubideen Behatokia eta Sarek “aurrerapenak” daudela azaldu dute.


2023-06-02 | Hala Bedi
Waldo, Eguzki
"Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian"

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


Eguneraketa berriak daude