ETB

Guardia Zibilak ETB Iruñerrian ikustea ahalbidetzen zuen errepikagailua zigilatu du

  • EAk Erreniegan jarritako errepikagailuari esker, urtarriletik ETB ikus zitekeen Iruñerrian. Dagoeneko ez dago aukera hori, Guardia Zibilak zigilatu egin baitu hedagailua. 


2012ko martxoaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Erreniega, prezintatutako errepikagailua dagoen mendia. Arg: Luberri.net

Urtarrilaren 11n emandako prentsaurrekoan, EAk bere gain hartu zuen ETB ikustea ahalbidetuko zuten gailuak erosi eta instalatu izana. Hala, ordutik hona posible izan da Iruñerrian ETBko zenbait kate ikustea. Ekintza horren bitartez, EAk agerian utzi nahi izan zuen Nafarroako Gobernua gezurretan ari zela, herrialde osorako gauza bera ez egiteko argudio gisa arazo ekonomikoak aipatzen zituenean. Prentsaurrekoan erakutsitako agirien arabera, Iruñerrirako errepikagailua jartzearen kostua ez zen 12.000 eurora iritsi; herrialde osoan ETB  ikusi ahal izateko 40.000 euro besterik ez zirela beharko esan zuten EAko kideek.

Espainiar Gobernuaren erreakzioa EAren aurkako zigor espedientea irekitzea izan zen, errepikagailua baimenik gabe ipintzea egotzita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


ETBk nazioarteko filmak eta serieak euskaraz emateari "betoa" jarria diola salatu dute

EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.


Eguneraketa berriak daude