argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibilak jazarritako Adeban talde aragoitarra Euskal Herrira dator
  • Adeban folk talde aragoitarra da, musika herrikoiak konbinatzen dituena erreibindikaziozko hitzekin. Uztailaren 14an Guardia Zibilak salaketa jarri zien Espainiako monarkiaren kontra kantatzeagatik. Polemika hau izan denetik duten lehen kontzertua Euskal Herrian izango dute, gaur Zornotzako jaietan.

Sustatu 2019ko uztailaren 22a

Zornotzako (Amorebieta-Etxano) Karmen eta Santanatxu Jaietan izango dira gaur Adeban, 12.00etan (uztailak 22). Herriko Plazan, printzipioz, eta euria eginez gero Zelaieta parkean.

Joan den igandean izan zuten zentsura saioa Adeban-ekoek. Pirinioetako Canfranc herrian eman zuten kontzertua, eta amaitu zenean, Guardia Zibileko sarjentu bat joan zitzaien identifikazioa eskatzera, salaketa jartzeko asmoz. Nonbait, Adebanekoek beren erreportorioko kanturik ezagunenetako bat jo zuten, Arriba, Abajo, Espainiako monarkiaren kontrakoa dena. Hemen gertatukoaren kontakizun bat gazteleraz.

 

 

 

 

 

 

Arriba, abajo,

que Felipe se busque un trabajo,

abajo, arriba,

no queremos a la monarquía.

(...)

Su yerno un-mangarín

figura del talón-mano

sigue la estela entre matas

de tan vivo soberano.

Nonbait 30 urte ari dira kantu horrekin, zeina Gaztelako jota tradizional baten egokitzapena den. Urteetan zehar eraldatuz joan dira hitzak: Iñaki Urdangarin sartu zuten une batean, Felipe printzea errege bihurtzean berriz aldatu dute... Hona duela bederatzi urteko grabaketa bat:

Bereziki pentsiodunen mugimenduarekin lotura solidarioak dituzte Adebanekoek. Hona abesti bat apropos mugimendu horrentzat sortua. Mugimendu horrek Bizkaian bereziki indar berezia duela kontuan hartuta, badirudi hortik bolo batzuk irteten zaizkiela Adebanekoei Euskal Herrian. Aukera bat taldearekin bat egiteko, txapelokerrak ez badatoz, astelehen eguerdian Zornotzan.