Guardia Zibilak ETAko kide bat garondoan tirokatuta hil izana ezkutatzen saiatu zen Gonzalezen Gobernua

  • Javier Solanak onartu du Felipe Gonzalezen Gobernuko bozeramaile zenean El País egunkariari eskatu ziola Guardia Zibilak eginiko hilketa baten xehetasunak ez argitaratzeko. Poliziek lepoaren atzealdean tiro eginda ETAko kide bat hil zuten.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa
2017ko urtarrilaren 12a
Felipe Gonzalez. (Arg.: ara.cat)

Juan Luis Cebrian PRISA taldeko eta El Paíseko zuzendariaren liburuaren aurkezpen mahai inguruan egin ditu adierazpen horiek NATOko idazkari nagusi ohiak, kazetaritzaren eta boterearen arteko harremanei buruz ari zela. Solanak adierazi du ETAko kide hori Guardia Zibilak eginiko bi tiro jasota hil zela, horietako bat “garondoan”. Azaldu duenez, orduan ere egunkariko zuzendari zen Cebriani eskatu zion ez argitaratzeko etakideak tiroetako bat lepoaren atzealdean jaso zuela. Halere, egunkariak ez zion kasurik egin eta publiko egin zuten, Gobernuaren eta hedabidearen arteko laguntasuna epe batez apurtuz.

Solanak ez zuen etakidearen izenik eman, baina 1985 eta 1988 urteen artean aritu zen Gobernuko bozeramaile lanetan. Berriak zabaldu duenez, bitarte horretan, besteak beste, Lucia Urigoitia hil zuen Guardia Zibilak. 1987an izan zen hori eta Urigoitia bi tiroz hil zuten, horietako bat lepoaren atzealdean. El País egunkariak hurrengo egunean eman zuen autopsiaren berri. Kasua oraindik ez da argitu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Guda zikina  |  ETA  |  PSOE  |  Guardia Zibila

Guda zikina kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-03 | Amaia Lekunberri
Euskal Herriko gatazka armatua
Memoria feminista eraikitzen

ETAren desegitea denboran oso gertu dugun honetan, gatazka armatuaren ondorioak konpontzeko baldintzei dagokienez eraberritutako eszenatokia estreinatu dugu Euskal Herrian. Zikloa ixtera bidean, baina, badago zer ibili oraindik: preso eta iheslarien etxeratzea eta biktima guztien aitortza eta erreparazioa zintzilik dauden egitekoak dira oraindik orain.


Fauna publikoa
Ze pereza

Estatu-arrazoia bezain iluna da Rubalcaba, estoldetako politikari bat, institutuko irakasle baten itxura kaltegabe hori eduki arren. Itzalpean mugitu zalea, botere faktikoekin aireztatu gabeko sotoetan edukitzen diren elkarrizketetan; zeren hortik at, animalia izu eta itsusia da.


Pasaiako segadaren auzia Estrasburgora eramango dute senideek

1984ko martxoaren 22an hil zituzten Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideen senideak Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegira joko dute, Pasaiako segadaren auzia behingoz argitzeko.


Fauna publikoa
Felipe Gonzalez, ongiaz eta gaizkiaz haraindi

Zinismo hitzaren definizioaren ondoan Felipe Gonzalezen esaldi hau agertuko da, noizbait, hiztegiren batean. Denbora kontua da.


2017-12-28 | Anboto
Urigoitiaren kasua ireki daitekeen aztertuko du I˝igo Iruin abokatuak

Luzia Urigoitiaren kasua berriro ireki daitekeen jakin gura du Otxandioko Udalak. Urigoitia 1987an hil zuten, tiroz, Guardia Zibilak Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa) eginiko sarekada batean. Ildo horretatik, Iñigo Iruin abokatuagaz batu dira, eta honek proposamen bat aurkeztuko die, udalak baloratu dezan


2017-11-20 | Miren Osa Galdona
Rafael Lopez de Oca˝a: "Damu naiz Santi Brouard hil izanaz"

1984ko azaroaren 20an hil zuen Rafael Lopez de Ocaña GALeko kideak Santi Brouard Herri Batasuneko parlamentaria. El diario hedabideak elkarrizketatu egin du eta, besteak beste, egindakoaz damutzen dela baina barkamenik ez duela eskatuko esan du: “Barkamena eskatzea errespetu falta bat litzateke. Nik neuk ez nuke barkatuko eta ulertzen dut niri ere ez barkatzea. Norbait hiltzen duzunean ez dago balio ahal duen barkamenik”.


2017-10-25 | Ahotsa.info
Estreinatu dute "Pasaiako Badia" dokumentala

Iruñean estreinatu dute Pasaiako Badiako sarraskiaren inguruko dokumentala, arrakasta haundiz eta oso kritika onarekin. 1984ko martxoaren 19an Pasaian jazotako gertaerak ditu oinarri dokumentalak.


2017-10-12 | ARGIA
Ane Muguruza: "Espainiako Estatua atzeraka ari da, gure senideen heriotza justifikatuz"

Eusko Legebiltzarreko Oroimen eta Bizikidetza lantaldean hitz egin du Josu Muruguza gerra zikinak hildakoaren alabak. ETAren eta poliziaren biktima banaren testigantza ere jaso dute. 


2017-04-19 | ARGIA
Eustakio Mendizabal "Txikia", abertzale belaunaldi baten mitoa

Luzaz iraunen du euskaldun askoren oroimenean 1973ko Ostegun Santu hark. Euskal erresistentzia armatuan ordurako mito bihurtua zen Txikia hil zuten eguna. Eustakio Mendizabal Benito Polizia espainolaren tiropean erori zen Euskadi Ta Askatasunako Fronte Militarreko bururik ezagunena, garai hartako karismatikoena agian, apirilaren 19 hartan, Getxoko kaleetan. Hogeita bederatzi urte zituen eta lau urte t'erdiko lan klandestinoz euskaldun gazte belaunaldi oso baten erreferentzi puntu izatera... [+]


2017-03-23 | Uztarria
Pasaiako segadan hildakoak gogoan izan dituzte Azpeitian

Asteazkenean 33 urte bete dira Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro, Pedro Mari Isart Pelitxo, Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu hil zituela Espainiako Poliziak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude