Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu ditu Altsasuko liskarrekin lotuta

  • Atxiloketak Altsasuko Koxka tabernan bi Guardia Zibilek eta gazte talde batek izandako liskarrekin lotuta daude eta hainbat herritan egin dira, besteak beste Iruñean, Agurainen, Ordizian eta Gasteizen.


2016ko azaroaren 14an - 09:23

Gertaerak urriaren 15eko goizaldean izan ziren, bi guardia zibil eta haien bikoteek gazte talde batekin izandako liskarretan. Guardia zibilek eta beren bikoteek antolatutako eraso bat jasan zutela jakinarazi zuen hasieran Espainiako Barne Ministerioak. Altsasuko Ospa mugimenduak bertsio hori gezurtatu egin zuen eta gaueko borroka bat izan zela zehaztu zuen. Atxilotuak Madrilera eraman dituzte, Auzitegi Nazionalera.

Lehen unetik, gertaerek oihartzun mediatiko handia izan zuten eta Espainiako Barne Ministerioak, Guardia zibilak eta Foruzaingoen txostenek argi adierazi zuten gertaeretan ez zegoela terrorismo deliturik. Ministerioak, "gorroto delituaz" hitz egin zuen. Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak, alabaina, terrorismo delitua egotzi die 12 gazteri, eta ondorioz, Carmen Lamela epaileak auzia bere esku hartu zuen joan den astean. Ordura arte, Mari Paz Benito Nafarroako Lurralde Auzitegiko epaileak eraman zuen auzia. Lamelaren ustez, erasoaren egileek modu antolatuan beldurtu nahi dituzte Estatuaren Segurtasun Indarrak hauek EAE eta Nafarroa utz dezaten. Atxilotuakm, halaber, Ospa mugimenduarekin eta Alde hemendik kanpainarekin lotzen ditu.

Mari Jose Beaumont sailburua: "Atxiloketak ez ziren beharrezkoak"

Nafarroako Gobernuko Beaumont kontseilariaren esanetan, gazte horiek epaileen aurrean agertzeko borondatea erakutsi zuten eta, beraz, atxiloketak ez ziren beharrezkoak, "are gutxiago gauez egitea". Urriaren 15ean atxilotu zituzten bi gazteak berriz ere atxilotu dituzte oraingoan.

Nafarroako Ernaik gogor salatu dtitu atxiloketak egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak: "Alde hemendik!” leloak gaur berebiziko indarra hartu du. Amorrutik baina bereziki ideia argi batekin; bidaliko ditugun eguna ospatuko dugu eta egun hori geroz eta hurbilago dagoela badakigu".

EH Bildurentzat ere aberrazio juridiko eta politikoa da polizia operazioa eta gogoratu du atxilotuak euren kabuz aurkeztu zirela  Nafarroako Lurralde Auzitegian eta ez zituztela hartu.  

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude