Guardia Zibilak 318 pistola, eskopeta eta errebolber salduko dizkie herritarrei Gasteizen

  • Sansomendiko kuartelean ikusgai jarri ditu Guardia Zibilak urriaren 31n enkantean aterako dituen arma guztiak. Saltzen ez direnak txatarra bihurtzera eramango dituztela esan dute.


2016ko urriaren 27an - 09:41

Guardia Zibilak armen merkatuan parte hartze aktiboa du eta bere eskuetara hainbat arrazoirengatik iristen diren armetako asko, deuseztatu beharrean salmentan jartzen ditu aldian-aldian, berriz erabiliak izan daitezen. Datorren astelehenean enkantera aterako ditu Gasteizen 318 arma: 45 pistola, 27 errebolber, 225 eskopeta, hamaika karabina eta hamar errifle.

Enkantean parte hartu ahal izango du lizitaziora aurkezturiko herritar orok eta aurretik ikusgai jarri ditu Guardia Zibilak Sansomendiko bere kuartelean. Ordutegia ere ezarri du horretarako: 9:00etatik 13:00etara.

Halako enkanteetan armen hasierako prezioa oso baxua izan ohi da, eta esaterako, 20 eurorekin pistola bat eros daiteke kasu askotan. Gasteiz Hoy atariaren arabera zirkulazioan jartzen ez direnak “txatarra egitera” bidaliko dituzte.

ABC egunkariak egindako ikerketa baten dioenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan pistola bat dago 318 biztanleko, eta errebolber bat 1.168 biztanleko. Nafarroan arma horien edukiera tasa altuagoa da: pistola bat 296 biztanleko eta errebolber bat 996 biztanleko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Yurii Sheliazhenko kontzientzi eragozlea libre utz dezala eskatzen diote Ukrainako Gobernuari

Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.


Eguneraketa berriak daude