Guardia Zibila Berako auzo bateko festetan agertu izana salatu du Udalak

  • "Larunbat gauerdian, inolako beharrik gabe, bestan zebilen jende artean ibili ziren uniforme eta guzti, arrisku egoera sortuz", dio onartutako idatziak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 22an - 17:17

Guardia Zibilak Altzateko bestetan larunbat arratsean izan zuen jarrera salatuz EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu zuen Berako udalak ekainaren 14ko batzarrean, aldeko 9 botorekin (EH Bilduko 6 eta Herrirako taldeko 3) eta 2 abstentziorekin (Herrirako 1 eta UPNko zinegotzia). 

Hain zuzen, UPNko zinegotziak aipatu zuen "gero eta ziurtasun gehiago izan hobe dela". Herrirako taldeko zinegotzi batek erantzun zion bera momentu horretan Altzateko kontzertuan zegoela eta "ez zela sentitu ziur, ez dela normala 4 guardia zibil sartzea jendearen artean egin zuten moduan".

Mozioak salatzen du Guardia Zibilak ekainaren 10eko larunbat gauean Guardia Zibilak erakutsitako jarrera, "inolako beharrik gabe, gauerdian, jendea bestan zegoela haien artetik ibili ziren uniforme eta guzti, arrisku egoera larria sortuz. Ez dugu horrelakorik berriz errepikatzerik nahi". Aldi berean, Espainiako Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren eta Armadaren errepliege osoa aldarrikatu du Udalak.

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Espainiako Estatua zazpigarren aldiz aztertuko du NBEko torturaren aurkako batzordeak

Ostegunean eta ostiralean Genevan (Suitzan) aztertuko dute ea Espainiako Estatuak gaiari dagozkion baldintzak betetzen dituen ala ez. Egiari Zor, Giza Eskubideen Behatokia eta Sarek “aurrerapenak” daudela azaldu dute.


Eguneraketa berriak daude