argia.eus
INPRIMATU
Altsasuko auzia
Guardia Zibil baten emaztearen bertsioa gezurtatzen duen argazkia
  • Altsasuko gazteen aurkako epaiketan, asteartean Guardia Zibileko teniente baten emazteak –Maria Jose izenekoa–, behin baino gehiagotan adierazi zuen auzipetuetako bat, Adur Ramírez de Alda, kamiseta gorriz jantzita zegoela erasoak gertatu ziren gauean. Altsasuko gazteen gurasoek igorri duten argazki honetan argi ikusten da hori ez dela egia.

Axier Lopez @axierL 2018ko apirilaren 18a

Altsasuko Koxka tabernan erasoak gertatu ziren gaueko argazki bat zabaldu dute Altsasuko Gurasoek. Argazki horretan agertzen da Adur Ramírez de Alda, egun espetxean den hiru auzipetuetako bat, bere koadrilarekin herriko soziedade batean.

Asteartean Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen erasoa jaso zuen guardia zibiletako baten emazteak eta han behin baino gehiagotan aipatu zuen Ramírez de Aldak "gorri koloreko kamiseta" bat jantzita zeramala. Adibide honen bitartez atzo deklaratu zuten guardia zibilen bertsioa ez dela egiazkoa salatu nahi izan dute. Defentsako abokatuek argazkiok froga gisa erabiliko dituzte epaiketan.

Argazkia 2016ko urriaren 14ko gauean eginda dagoela frogatzeko metadatuak aurkeztu diuzte.
Adur Ramírez de Alda hurbiletik.

2016ko urriaren 15eko Altsasuko Koxka tabernan gertatu zen epaitzen hasi dira apirilaren 16an Madrilgo San Fernando de Henareseko Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoan. Zortzi dira inputatutakoak, eta horietako hiru espetxean izan dira orain arte. Fiskalak 62 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Oihan Arnanzentzat, 12 urte eta erdikoa Ainara Urquijorentzat eta gainerako seirentzat 50na urtekoa.

Orain arte epaiketak emandakoari buruzko kronika idatzi du Xabier Letonak.

Altsasuko kasuaren inguruko informazio guztia kanal honetan jaso dugu: www.argia.eus/altsasuko-gazteak