Guantanamok bost urte daramatza
noiz itxiko zain

  • Bost urte dira Barack Obamak Guantanamoko atxiloketa gunea ixteko eskatu zuela, baina irekita jarraitzen du. 2009ko urtarrilean sinatu zuen AEBetako presidenteak Guantanamoren itxiera agindua eta urtebeteko epean gauzatua egon behar zuen.


2014ko urtarrilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Bien bitartean Guantanamoko presoek jasotzen dituzten tratu txarrak salatzen jarraitzen dute giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeek.

Preso kopurua ez da publiko egin baina gaur egun 150 inguru daudela kalkulatzen da, horietako hainbat duela 12 urte giltzapetuak. Atxilo egondako gehienek ez dute inolako akusazio formalik eta bertatik pasa diren 800 presotatik %1ek baino ez du epaiketarik izan.

Al-Qaedako kide izatea egozten zaie gehienei. Munduko herrialde ugaritan atxilotu eta AEBk Kuban duen esparrura eramaten dituzte inplikatutako gobernuen baimenik gabe edota horiek inongo berririk izan gabe.

AEBetako gobernuak atxiloketa gunea Kubako lurraldeetan kokatua egotea baliatzen du legeak saihesteko. Esparruko militar buruak arautzen du bertako egoera.

Nazioartetik jasotako kritikak eta AEBen barruan sortutako polemikak ez du Guantanamo geldiarazi. Obamak ez du hauteskunde kanpainan hitz emandakoa bete eta horrek orbana utzi du giza eskubideen aldeko ekintzaileek berarengan zuten konfiantzan.

Informazio gehiago:  "Nire bizitza Guantanamon".  2002an bertara preso eraman zuten Moath al-Alwi Yemengo herritarraren testigantzen pasarte batzuk.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guantanamo
Guantanamoko bi preso askatuko dituzte, 17 urtez epaiketarik gabe eduki ostean

Guztira, 40 preso daude oraindik Guantanamoko kartzela militarrean. Espetxe honetan eduki izan dituzten preso askok gerora salatu dute torturatu egin zituztela.


Guantanamoko atxiloketa gunea ez dute itxiko, eraberritzeko proiektua lantzen ari dira

AEBek Kuban daukaten Guantanamoko espetxea berreraiki egingo dute. 2019. urteko Pentagonoaren aurrekontuetan 68,96 milioi dolar aurreikusi dituzte. Kopuru hau herrialde hartako Kongresuak baieztatu behar duen arren, agerian geratzen da tortura zentro polemikoa ixtetik urrun... [+]


Obamak uko egin dio Leonard Peltier preso politiko amerindiarraren zigorra barkatzeari

Duela egun gutxi arte AEBetako presidente izan den Barack Obamak Leonard Peltier aktibista indigenari zigorra barkatzeko aukera ez du baliatu, Democracy Now!-k jaso duenez. Peltier biziarteko bi espetxe zigorretara kondenatu zuten ustez 1975ean Hego Dakotako Pine Ride indiar... [+]


CIAren tortura programa: soka uste baino luzeagoa da

AEBetako Senatuaren Inteligentzia Batzordeak 100 orri baino gehiago dituen txosten bat zabaldu du, CIAk azken zazpi urteotan egindako torturen berri emanez. Bushen tortura programari buruzko informazio asko ageri da bertan, orain arte ezezaguna zena.


Eguneraketa berriak daude