Guantanamo itxi eta Afganistandik tropak ateratzeko urtea, Obamaren arabera

  • Barack Obama AEBetako presidenteak adierazi duenez 2014ak izan beharko luke Guantanamo itxi eta Afganistandik militarrak ateratzeko urtea. “Etengabeko guda egoeratik aldendu beharko lirateke AEBak”, azaldu du presidenteak.


2014ko urtarrilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Guantanamo ixteko eskaera Washingtoneko Etxe Zuriaren aurrean.

Urteroko AEBen egoerari buruzko kongresuko mintzaldian Guantanamo ixteko bere aspaldiko promesa berretsi eta Kongresuari bide horretan laguntzeko eskatu dio.

Han dauden 155 presoak ateratzeko neurriak jarri ditu mahai-gainean. 2001eko irailaren 11z geroztik atxilotutako hainbat herrialdetako gatibuak daude giltzapetuta bertan, baina inork ez du epaiketarik izan.

Dirudienez AEBek Al-Qaeda eta ingurukoak erasotzeko erabiltzen dituen piloturik gabeko hegazkinak kontrolatu nahian ari da Obama. Bestalde, Edward Snowdenen espioitza kasuen ondorioz hartutako segurtasun neurriak malgutzeko erreformak iragarri ditu.

10 urtez AEBetako soldaduak Afganistanen jarraitzen dutela salatzen duten herritarrak lasaitzeko ere aprobetxatu du agerraldia Obamak. “Urte honen amaieran bukatuko da hango misioa; eta AEBen gerrarik luzeena bukatutzat emanen dugu horrela”, gaineratu du presidenteak.

Bushen “terrorismoaren kontrako gerra” gainditu nahian

George W. Bush AEBetako presidente ohiak ireki zuen Guantanamo 2002an. Ordutik “terrorismoaren kontrako gerraren” aitzakian egindako gehiegikerien ikur bihurtu da Kuban kokatutako atxiloketa gunea.

Bertako presoek galdeketak, tratu txarrak eta torturak jasaten dituztela salatu izan dute mundu osoko giza eskubideen aldeko ekintzaileek.

Bost urte noiz itxiko zain

Bost urte dira Obamak Guantanamoko atxiloketa gunea ixteko eskatu zuela, baina irekita jarraitzen du.

2009ko urtarrilean sinatu zuen AEBetako presidenteak Guantanamoren itxiera agindua eta urtebeteko epean gauzatua egon behar zuen.

Informazio gehiago:

Ikusi Obamaren hitzaldi osoa bideoan:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guantanamo
Guantanamoko bi preso askatuko dituzte, 17 urtez epaiketarik gabe eduki ostean

Guztira, 40 preso daude oraindik Guantanamoko kartzela militarrean. Espetxe honetan eduki izan dituzten preso askok gerora salatu dute torturatu egin zituztela.


Guantanamoko atxiloketa gunea ez dute itxiko, eraberritzeko proiektua lantzen ari dira

AEBek Kuban daukaten Guantanamoko espetxea berreraiki egingo dute. 2019. urteko Pentagonoaren aurrekontuetan 68,96 milioi dolar aurreikusi dituzte. Kopuru hau herrialde hartako Kongresuak baieztatu behar duen arren, agerian geratzen da tortura zentro polemikoa ixtetik urrun... [+]


Obamak uko egin dio Leonard Peltier preso politiko amerindiarraren zigorra barkatzeari

Duela egun gutxi arte AEBetako presidente izan den Barack Obamak Leonard Peltier aktibista indigenari zigorra barkatzeko aukera ez du baliatu, Democracy Now!-k jaso duenez. Peltier biziarteko bi espetxe zigorretara kondenatu zuten ustez 1975ean Hego Dakotako Pine Ride indiar... [+]


CIAren tortura programa: soka uste baino luzeagoa da

AEBetako Senatuaren Inteligentzia Batzordeak 100 orri baino gehiago dituen txosten bat zabaldu du, CIAk azken zazpi urteotan egindako torturen berri emanez. Bushen tortura programari buruzko informazio asko ageri da bertan, orain arte ezezaguna zena.


Eguneraketa berriak daude