Guakamole saltsa AEB eta Mexiko artean

  • Pasa den igandean ospatu zuten estatubatuarrek beren kirol ekitaldi nagusietakoa, Super Bowla. Donald Trumpek gidatzen duen AEBtako gobernu berria Mexikorekiko mesfidantza zabaltzen ari den bitartean, futbol amerikarreko partidan zehar gehien jandako gutizietako bat guakamole mexikarra izan zen. Gutxik jakingo dute, ordea, azken egunotan Mexikoko Jalisco estatutik bost kamioietan zeramatzaten ehun tona ahuakate geldiarazi zituztela AEBetako mugan.


2017ko otsailaren 08an - 10:46

Mexikok milioi eta erdi tona inguru ahuakate ekoizten ditu urtean, eta 2016an, herrialdeko ahuakate ekoizpenaren %62 AEBetara esportatu zuten. Ahuakate ekoizle mexikarrek, antzina nagusi ziren Kaliforniako ekoizleek baino 16 aldiz gehiago saldu zuten AEBetan. Ahuakateak gidatu du barazki eta fruta mexikarren salmentaren hazkundea iparraldeko herrialdean; hogei urtean 3.000 miloi dolarretatik 20.000 milioira igaro da.

1994an sartu zen indarrean AEBak eta Mexikoren arteko merkataritza askeko ituna. Baina zizare arriskutsuak zirela eta, 1997ra arte debekatua zegoen ahuakatea inportatzea AEBetan. Andy Robinson kazetariak La Vanguardiarentzako Guakamolearen gerra artikuluan dio futbol amerikarreko jokalarien kanpaina ospetsu batean guakamolea egiteko hainbat errezeta azaldu zituztela. Hala, ospe handia hartu zuela sofako kirolzaleen artean. Excelsior egunkari mexikarraren arabera 35.000 tona ahuakate jango ziren aurtengo Super Bowlean.

Ahuakate nekazari bat Michoacánen, Mexikon. (Arg.: Panorama Agrario)
Joan-etorri asko duen muga

El Espectador egunkariak Trumpek ez dio horren erraz iskin egingo Mexikori artikuluan dio bi herrialdeen arteko hartu-eman komertziala %462 hazi dela 1993tik. Mexikok bere esportazioen %80 bidaltzen du AEBetara, eta horrek bereen %50 hegoaldeko herrialdera; harreman komertzial oso estua dute. Washingtonek, ordea, adierazi du merkataritza ituna berrikusiko duela, eta %20ko muga-zerga ezarriko diola Mexikori. Diru horrekin bi herrialdeak bereiziko dituen hesia eraiki nahi duela esan du. Iragarpen horrek eztanda eragin du bi aldeetako nekazaritza elikagaien industrian; merkataritza askeak etekin handiak ateratzea baimendu baitie. Horrek azalduko luke mexikarrek iragarri duten Txina eta Europara esportazioak dibertsifikatzeko berehalako plana.

Egia da, La Vanguardian Robinsonek dioenaren arabera, merkataritza itunak bi hamarkada bete ostean Mexikoko pobrezia tasa ez dela %50etik jaitsi. Baina mugan kezkaz begiratu diete geldiarazitako kamioei, “Nola da posible Super Bowla baino hamar egun lehenago ahuakateak geldiarazten ibiltzea mugan?”, esan dio Ramón Baldosa, mugako jatetxe bateko zerbitzariak Robinsoni. Denborak esango du datorren urteko Super Bowlean guakamole mexikarra estatubatuarren ahoetan egongo den edo ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Eguneraketa berriak daude