Seigarren eguna gose greban okzitanierarekiko mesprexua salatzeko

  • Asteburua hertsirik pasa ostean Akitaniako Kontseiluaren egoitzan (Bordelen), astelehenean seigarren eguna du gose greban Dàvid Grosclaude militante eta politikari okzitandarrak. Blog pertsonalean "Cincau dia / Cinquième jour" (bostgarren eguna) postan azaldu du okzitanieraz eta frantsesez nola daraman protesta.


2015eko ekainaren 01an - 05:00
David Grosclaude bisitan elkartasuna adieaztera hurbildu zaizkion jendez inguraturik Bordelen. (Argazkia: Xavier Ridon)

Iruñe Astizek "Gose greban okzitanierak jasaten dituen erasoak salatzeko" kronikan azaldua du zergatik eta zeren bila abiatu duen protesta hau Partit Occitan alderdiko kontseilariak, duela ehun urte arte hizkuntza indartsua izandako okzitanierari galbidetik ateratzeko neurri txikienak ere ukatzen zaizkiola salatzeko.

Blogean Grosclaudek eskertu du beste politikari okzitandar batek, Jean Lasallek, gose greba txukun burutzeko emandako laguntza. Biarnoko Aspe bailarako Lasalle famatua izan da Frantziako Estatuan gose greba eta protesta ugari egin izanagatik, Biarnoan bertan bezala Parisko legebiltzarrean, bere herrialdearen egoera salatu eta irtenbideak eskatzeko. Grosclaudek aurreratu du hainbat militante okzitaniar datorren asteazkenerako, ekainak 3, ari direla prestatzen manifestazio bat, gose grebaren aste betetzea baliatuz. Change.org-en ere hasi dute sinadura bilketa, Parisko gobernuaren gain presio egin nahian. Korsikako legebiltzarrak bere elkartasuna adierazi zio aho batez hizkuntzaren aldeko borrokan Grosclauderi.

Okzitaniera da historikoki Ipar Euskal Herriak mugakide eduki duen hizkuntza. Baionan errotulazioetan ageri da frantsesaren eta euskararen ondoan, bertako hizkuntza historikoa ere badelako. Eta mugako herrietako euskaldun askok ezagutu izan dute eta oraindik ere batzuek ezaguten dute, batzuek Landetako kaskoina eta beste batzuek biarnesa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okzitania
2023-11-06 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Okzitania (I): kantuak eta bertso arinak

Okzitania, Europa modernoaren sorrera garaian, zulo beltz baten gisakoa iruditzen zait. Eta zalantzan izaten naiz ea ez ote garen zulo beltz horretan behera oraindik ere erortzen eta erortzen ari. Joxe Azurmendik duela gutxi argitaratu duen Europa bezain zaharra liburuan atal... [+]


Lehen arkitekturari ez ikusiarena egin zioten

Borniquel (Okzitania), duela 176.000 urte. Kobazulo batean, 336 metro sakon, neandertalek eraztun formako egitura bikoitza egin zuten estalagmitak baliatuz. Milaka urte horietan guztietan egitura ezkutuan egon zen, 1990ean aurkitu zuten arte. Eta, ondoren, beste 24 urtez,... [+]


Suteak landetan
Gizakiak eraldatutako ekosistema bat, berotze globalaren atakan

Aunitz euskal herritarrentzat, oporretara joateko tokia dira Gaskoiniako Landak (Okzitania). Duna luzez osatutako hondartzak, pinudi amaigabeak barnealderantz, eta herriak baino kanping gehiago ia. Hegoaldean Aturriko itsasadarrak markatzen du Lapurdirekiko muga. Iparralderantz... [+]


2022-08-18 | Peru Iparragirre
Pirinioetako basoak ustiatu nahi zituen zerrategi industriala ez dute eraikiko

Lannemezanen (Okzitania) eraikitzekoa zen zerrategi erraldoiaren proiektua bertan behera utzi du Florian italiar multinazionalak. Urtean 1.200 futbol-zelai adina pagadi moztu asmo zuten.


Eguneraketa berriak daude